Kalea itxi egingo da ostegunean eta ostiralean

Ordiziako Udalak Samperio kaleko zati bateko (3 zenbakitik 26ra bitarte) asfaltatze lana kontratatu du. Obra aste honetan egingo da, ostegunean eta ostiralean, eta irauten duen bitartean trafikoarentzat kalea erabat moztuta egongo da.

Garajea dutenek ere ezin izango dute bertara autoa sartu edo atera. Beraz, ibilgailua behar izanez gero aurrez ateratzea gomendatzen da. Larrialdiren bat sortuz gero, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea gomendatzen da, 943-805616 telefonora deituz, arazoa aztertu eta irtenbidea eman ahal izateko. Trafiko seinaleak ere arretaz jarraitzeko eskatzen da.

Lanaren kostua 48.288 eurokoa da.