Goierri kaleko 10 eta 12 zenbaki pareko eta Otegi-Eneako espaloiak izan dira lehenakOrdiziako Udalak irrist ez egiteko tratamendua emango die herriko hainbat espaloiri. Tratamendua eman dieten lehenak Goierri kaleko 10 eta 12 zenbakien arteko espaloi zatiak eta Otegi-Eneakoak izan dira (asteartean eman zieten). Udalak aurreratu du datozen asteetan herriko beste zenbait espaloi zatiri emango dietela ez irristatzeko tratamendua, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera.
Auzoz auzo dinamikaren barruan Erdiguneko herritarrek egindako eskaeretako bat zenPlaza Nagusiko komun publikoak zabalik daude berriz gaur goizaz geroztik. Ordiziako Udalak 2012an egin zuen Auzoz auzo dinamikaren barruan, Erdiguneko herritarrek egindako eskaeretako bat izan zen komunak berritzea, eta azaroaren 11z geroztik itxita egon ondoren, gaur goizean zabaldu dira.
Adinez nagusi ez direnen alkohol kontsumoa eragoztea dute helburu neurri horiekOrdiziako Udaltzaingoak hainbat neurri hartuko ditu ostiralean, hilak 31, ospatuko den Ertainen Eguna (San Bosko) dela eta. Neurri gehienak adinez nagusi ez direnen alkohol kontsumoa eragoztera bideratuta daude, eta sakelako telefonoen lapurreten aurkako jarduera berezi bat ere jarriko du martxan Udaltzaingoak.
Gune urdineko zortzi aparkaleku horietan ordubetez aparkatu ahalko dira gehienez autoakJoan den ostiralaz geroztik, urtarrilak 10, aparkaldi mugatuko beste barruti bat dago Ordizian, Goierri kaleko aparkalekuan. Gune urdineko zortzi aparkaleku egokitu dira eremu horretan, eta autoak ordubetez aparkatu ahalko dira gehienez. Aparkaldi mugatua astelehenetik ostiralera egongo da indarrean, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Azaroko osoko bilkuran eman zion Udalbatzak oniritzia gune urdin berri hori ezartzeari.