Abenduaren 24 eta 31an, Eguberri jaietako bi astearteetan, ez da atez ateko bilketa zerbitzu arrunta izango. Ordiziako Udalak, herritarrei erraztasunak emate aldera, edukiontzi marroiak jarriko ditu San Joango auzoan, hilerriko aparkalekuan. Horrez gain, Garbiguneko emergentziazko gunera ere jo daiteke.
Gainontzeko egunetan hondakinen gaikako bilketa zerbitzua ohikoa izango da, eta egun bakoitzean dagokion frakzioa atera ahal izango dute herritarrek.