Astelehenean hasi ziren Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lehen lanak egiten, eta gaur bertan makinekin lanean hasi dira langileak. Proiektua bi fasetan egingo da: 2014an Diego Rivero kalearen bidegurutzeraino egingo da, eta bigarren fase batean Joseba Rezola kaleko bidegurutzeraino (Cibeles bezala ezagutzen den iturriraino).
Udaltzaingoak jakinarazi du astelehenerako Urdanetako aparkaleku guztiak libratu egin beharko direlaDatorren astelehenean, hilak 10, hasiko dira Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lehen lanak egiten. Udaltzaingoak jakinarazi du obran hasten direnerako kale horretako aparkaleku guztiak libre egon behar direla. Gaur bertan, ostirala, oharrak jarriko dituzte udaltzainek kaleko atarietan obraren hasiera iragarriz, eta asteburuan kale okupazioa seinaleztatuko dute.
Pasabidea zabalik dago urtarrilaren 7az geroztik, eta urbanizazio lanak otsailean zehar bukatuko diraOrdiziak beste urrats bat egin du hiri antolamendua eta mugikortasuna hobetzeko bidean. Urtarrilaren 7az geroztik zabalik dago Joseba Rezola paselakua eta Lazkaibar lotzen dituen pasabidea. Oria ibaiaren gainean jarritako pasabide berri horrekin Skate-parkearen erabiltzaileen segurtasuna ere bermatu da. Azken urbanizazio lanak otsailean zehar bukatuko dira.
Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko obra hasieraren berri emango du Ordiziako Udalak asteazkenean, hilak 29Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak datorren astean dira hastekoak, eta hori dela eta, Ordiziako Udalak kale horretako bizilagun, merkatari eta ostalariei obra hasierari buruzko informazioa emateko bi bilera antolatu ditu asteazkenerako, hilak 29. Bilerak udaletxeko pleno aretoan izango dira.