Abenduaren 24tik erabilgarri dago ibilgailu, oinezko eta txirrindularientzat CAF-Lazkaibar eta N-I lotzen dituen Agerrebidea edo Upabi izenez ezagutzen den errepidea. 270 metroko luzera du zati berriak, eta 11 metroko galtzada, 7 metrokoa ibilgailuentzat (bi noranzkoetan) eta 4 metrokoa oinezko eta txirrindularientzat. Aldundiak Udalarekin egindako hitzarmen batez bidez egin dira lanak eta guztira euro behar izan dira. Campezo enpresa aritu da lanean joan den abuztuaren 24tik errepide berria eraikitzen (507.000 euro kostatu dira lanak, BEZ barne). Era berean, lan hauek aprobetxatuz, beste jarduera bat ere egiten ari da Aldundia eta horren bidez gaur inauguratu den Agerrebideko bidegorria eta Goierri Eskola espaloi bidez lotuko dira; era berean Oiangu parkearekin lotura ere bermatuko du. Azken lan horiek 59.000 euroko kostua izango dute.
Bihar arratsaldean, Eguberri bezpera eguna, zabalduko da Agerrebidea, 13:00etatik aurrera. Eguraldia lagun, azken egunetan asfaltatze lanak egiten aritu dira, eta gaur eta bihar artean pintatze lanak eginda, errepide berria erabilgarri egongo da ibilgailu, oinezko eta txirrindularientzat. 270 metroko luzera du zati berriak, eta 11 metroko kaltzada, 7 metrokoa ibiligailuentzat bi noranzkoetan eta 4 metrokoa oinezko eta txirrindularientzat. Campezo enpresa aritu da joan den abuztuaren 24tik errepide berria eraikitzen (459.000 euroan esleitu zitzaizkion lanak, BEZ barne). Era berean, Agerrebideko eta Goierri Eskolako bidegurutzeak espaloi bidez egokitzeko lanak egiten ari da Ordiziako Udala.
UDALAREN ETA FORU ALDUNDIAREN ARTEKO HITZARMENA (2013KO ABENDUA)
Obrak epe barruan doazela adierazi du gaur Igor Eguren alkateak obretara egindako bisitanLazkaibar eta N-1 errepidea lotuko dituen Agerrebideko lanak (Upabi izenez ere ezagutua) hilabete barru bukatzea espero du Ordiziako Udalak. Lur mugimendu gehienak irail eta urri bitartean egin dira, eta N-1aren aldetik Guardia Zibilaren kuartel parerainoko zatian urbanizazio lanak ere hasiak dira. Datorren astean hasiko dira kuartelaren paretik trenbideko zubiraino doan zatiarekin, eta baldin eta eguraldiak baimentzen badu, Eguberrien aurretik erabilgarri izango da Agerrebidea. Errepide berriak 270 metroko luzera izango du, 7 metroko galtzada autoentzat bi noranzkoetan, eta 4 metroko espaloi bat oinezko eta txirrinduentzat. Udalak Campezo enpresari esleitu zizkion lanak uztailean 380.000 euroan (BEZa aparte), eta abuztuaren azkenean hasi ziren lehen lanak egiten. Bidea zabaltzen denean ordiziarren aspaldiko nahi bat beteko da.
UDALAREN ETA FORU ALDUNDIAREN ARTEKO HITZARMENA (2013KO ABENDUA)
Abuztuaren azkenean hasi ziren N-I errepidearen eta GI-4491 errepidearen arteko lotura egiteko lanak. Agerre bidea edo Upabi bezala ezagutzen den 270 metroko bide zatia konpontzeko lanak Campezo enpresari esleituko dizkio Ordiziako Udalak, 380.942, 47 euroan, BEZa aparte. Lanak egiteko epea hiru hilabetekoa da, eta abendurako irekiko da errepidea.