Prozedura horretan, orain arte egindako sustapenetan hutsik geratutako etxebizitzak esleituko dira.Prozeduran parte hartuko dute Ordiziako Udalean irekita dagoen BOE-en eskatzaileen Erregistro Iraunkorrean 2013ko apirilaren 5a baino lehen izena emandako pertsona guztiek, bai eta Ordizian babes ofizialeko etxebizitza bat erostea eskatzen duten Etxebideko zerrendetan izena emandakoek.
Udalak Arau Subsidiarioetako AIU 12 "Upabi"ko eremuaren garapena burutzeko asmoa duLurzoru eta Urbanismoaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 108. artikuluan xedatzen du horrelako aldaketak gauzatu ahal izateko derrigorrezkoa dela herritarrei eta elkarteei parte hartzeko aukera ematea.

Itxarote-zerrendan izena emandako lagun guztiei dokumentazioa eskatu zaie, haien hurrunkera zenbakiari jarraituz.
Hurrenkera-zenbakia kontuan izanda, BOE bat nekez eskuratuko zutela usteagatik, eskatutako dokumentazioa bere garaian aurkeztu ez zutenei, ohartarazten zaie une honetan badagoela esleitzeko aukera horretarako eskatutako baldintzak betetzen dituzten guztientzat, zerrendetan edozein zenbaki dutela ere. Beraz, eskatutako dokumentazioa bere garaian aurkeztu ez zutenentzat, horretarako epe bat irekiko da.
Dokumentazioa Ordizia Lantzenen bulegoetan jasoko da (Zarautz hiribidez, 82-3-A, 20018, Donostia), 2013ko urtarrilaren 25a baino lehen.