Image
Image

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK ETA ORDIZIAKO UDALAK HITZARMENA EGIN DUTE N-I ERREPIDEAREN ETA TRENBIDE GAINEKO ZUBIAREN ARTEKO LOTUNEA EGITEKO

2012-12-19 Larraitz Ugarterekin UPABI sinatzenOrdiziak N-I errepidera duen sarrera-irteeretako bat egokituko da hitzarmen honen ondorioz

Gipuzkoako Foru Aldundiko Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak eta Igor Eguren Ordiziako alkateak hitzarmena sinatu dute gaur, N-I errepidearen eta GI-4491 errepidearen arteko lotura egiteko, hau da, Agerre bidea edo Upabi bezala ezagutzen den bide zatia konpontzeko.

URDANETA KALEKO BIZILAGUN, MERKATARI ETA OSTALARIEI DEIALDIA

2013-11-21 Urdaneta kalea erdi-oinezkotzeaUrdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko proiektuaren berri emango die hilaren 27an Ordiziako Udalak

Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko proiektua eskua artean du Ordiziako Udalak, eta kale horretako bizilagun, merkatari eta ostalariei obra horiei buruzko informazioa emateko bi bilera egingo dira datorren asteazkenean, hilak 27, udaletxeko pleno aretoan.

PLAZA NAGUSIKO KOMUN PUBLIKOAK BERRITZEN ARI DA ORDIZIAKO UDALA

2013-11-18 Plazako komunakAuzoz auzo dinamikaren barruan auzotarrek egindako eskaeretako bat da

Ordiziako Udalak sustatutako Enplegu Planaren bitartez kontratatutako langileek joan den astelehenean, gaur zortzi, ekin zioten Plaza Nagusiaren ondoko komun publikoak berritzeko lanei. Udalak iaz egin zuen Auzoz auzo dinamikaren barruan, Erdiguneko herritarrek egindako eskaeretako bat izan zen komunak berritzea, eta azaro-abendu bitartean lan gehienak amaitzea espero du udalak.

2013KO DEIALDIA IRISGARRITASUN OBRAK EGITEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO

tasasEskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean, 2013ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira

Xedea: 2013ko deialdi honen xedea da, irisgarritasun arazoak konpontzeko aurreikusitako obra eta jarduketak egiteko dirulaguntzak ematea, dena etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko eta arlo horretako diru-laguntzak arautzeko ordenantzan jasotzen denaren arabera.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza