2013KO DEIALDIA IRISGARRITASUN OBRAK EGITEAGATIK DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO
Eskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean, 2013ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira
Xedea: 2013ko deialdi honen xedea da, irisgarritasun arazoak konpontzeko aurreikusitako obra eta jarduketak egiteko dirulaguntzak ematea, dena etxebizitzen irisgarritasuna sustatzeko eta arlo horretako diru-laguntzak arautzeko ordenantzan jasotzen denaren arabera.
Aurrekontuan dagoen konsignazioa: Aurkeztuko diren eskaerei aurre egiteko, 2013ko aurrekontuan 8.000,00 euroko kopurua aurreikusi da. Itzuli beharrik gabeko zuzeneko diru-laguntza bat denez, xede horretarako udal-aurrekontuan jasotako kopuru gehiengoa eraikin bakoitzeko etxebizitza-kopuruarekiko proportzionalki banatuko da, betiere baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean.
Baldintzak: Diru-laguntzak emango dira 2011 eta 2012 urteetan zehar baimenarekin egindako irisgarritasun obrei (2011koak bakarrik aurreko deialdian sartu ez zirenei), eta betiere justifikatzen bada 2013ko matxoaren 31 baino lehen amaitu direla.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epea: Eskaerak Ordiziako Udaleko erregistro orokorrean, 2013ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira; honako dokumentazio hau atxiki beharko da:
a) Eskabide-orri normalizatua behar bezala Beteta, deialdia arautzen duten baldintza guztiak onartzen direla adierazita, eta diru-laguntza jasoko duten obrak egingo diren eraikinak zenbat etxebizitza dituen adierazita.
b) Egin beharreko obraren edo esku-hartzearen aurrekontua, nahiz dagoeneko eginda dauden obren faktura.
c) Eskatzailearen edo jabekideen erkidegoaren (eskatzaile berau denean) IFZ/IFKren fotokopia.
d) 2. Artikuluan xedatutako ondasunen gaineko eskubide errealen titularitatea justifikatzen duten agiriak, bere kasuan landu asmo den eraikinaren jabekideen erkidegoan eratuta.
e) Jabekideen erkidegoak badira, jabekideen erkidegoaren banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria; beronek, erkidego eskatzaileen identitatearekin bat etorri beharko du. Agiri hauetako edozeinek balioko du: banku-laburpenaren fotokopia; libretaren fotokopia; banku-erakundeak emandako ziurtagiria edo banku-erakundeak jarritako zigilua, diru-laguntza eskatzeko agiriko "erkidegoaren banku-datuak" atalean