36ko36ko Gerran erabilitako pertsonen aurkako jaurtigai bat da ustez

Ertzaintzaren artezilariek ustez 36ko Gerran erabilitako pertsonen aurkako jaurtigai bat (proyectil antipersona) atera zuten astelehen eguerdian Sanperio kaleko 5. zenbakiko etxebizitzaren horma batetik. Jaurtigaia horma barruan lehertuta zegoen, eta jaurtigaiaren hondakinak eta berunezko hamaika bolatxo zeuden eraikinaren hormaren barruan. Horretaz ohartuta, jaurtigaiaren hondakinak berehala ateratzea erabaki zuten artezilariek. Ertzaintzak inguru guztia hesitu zuen, eta bizilagunei etxetik ateratzeko agindu zine. Ordu erdi bateko kontua izan zen dena, 14:00etatik 14:30era bitarte.

Bizilagun batek Ordiziako Udalera deitu zuen goizean horman zegoen ustezko lehergailuaren berri emanez. Etxebizitzetan azterketa teknikoa egiten ari da Ordiziako Udala, eta pentsa liteke horri lotuta eman zuela bizilagunak abisua. Auzotarren artean hormako zulo horretan gerra garaiko leherkariren bat bazela kontu jakina zen, bizilagunek eta lekukoek azaldu zutenez. Kisket kafetegiaren pareko horman nabarmena da zuloa.

Ordiziako Udalaren jasogailuan igo dira zuloaren papera artezilariak, eta lehergailu moduko zerbait zela ikusi dutenean, inguru guztia hesitzeko eta bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman dute. Gehiago gerturatutakoan ohartu dira jaurtigaia lehertuta zegoela, eta atera egin zuten. Hesia altxatzearekin batera itzuli ahal izan zuten bizilagunek etxera.