2014-01-27 Urdanetako erdi peatonalizazioaUrdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko obra hasieraren berri emango du Ordiziako Udalak asteazkenean, hilak 29

Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak datorren astean dira hastekoak, eta hori dela eta, Ordiziako Udalak kale horretako bizilagun, merkatari eta ostalariei obra hasierari buruzko informazioa emateko bi bilera antolatu ditu asteazkenerako, hilak 29. Bilerak udaletxeko pleno aretoan izango dira.

Obrak egiteko esleipena lortu duen Altuna y Uria enpresako ordezkariak eta obraren zuzendaritza egingo duen Endara enpresako ordezkariak bi bilera horietan izango dira. Obren exekuzioaren eta planifikazioaren berri eman ondoren, herritarren, merkatarien eta ostalarien proposamen, kezka eta iritziak jasoko dituzte, hori baita, azken batean, bilera horien helburua.

Urdanetako merkatari eta ostalariekin bilera
Eguna: Urtarrilak 29, asteazkena
Ordua: 15:00
Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Urdanetako bizilagunekin bilera
Eguna: Urtarrilak 29, asteazkena
Ordua: 18:30
Lekua: Udaletxeko pleno aretoa