Image
Image

"Kaldereroak ez dira Ordiziako kaleetatik igaroko aurten"

Ordiziako kaldereroen batzordeak jakinarazi duenez, aurten kaldereroak ez dira Ordiziako kaleetatik igaroko, "parte-hartze faltagatik". Lehenengo aldiz 1923an ospatu zen, eta hainbat urtez ekitaldia geldituta egon ondoren, 1998an berriz ere ekimenari heldu zitzaion. Orduan 400 pertsonak parte hartu zuen.
2020an antolatzeari utzi zitzaion, pandemia medio. "Egin dezala lo Kaldereroen jaiak, espero dugu laster berriz norbaitek esnatuko duela festa hau, eta Kaldereroak alaitasun osoz itzuiko direla".

Liburutegiko ikasgelan eta liburutegian ordutegi aldaketak

Otsailaren 1etik aurrera, liburutegiko ikasgela zerbitzua 08:00-20:00 emango da beheko gelan. Liburutegia, berriz, 11:00-14:00 eta 15:00-19:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, bi zerbitzuek berdin jarraituko dute eta 09:00-13:00k izango da ordutegia.
Aste Santu eta Gabonetako oporraldiak, Uztaila eta Irailaren lehen hamabostaldian goizez (08:00-14:00) irekiko dira. Abuztuan itxita egongo dira.

Antzerki Garaia: 'Hobe ixilik' antzerkia urtarrilaren 20an

Urtarrilaren 20an emango diogu hasiera Ordiziako antzerki denboraldiari eta punta puntan dauden bi aktoreren antzerki lanarekin gainera. La casa de Papel telesailarekin izandako arrakastaren ondoren, Itziar Ituño eta Ramon Agirre Herri Antzokian izango ditugu “Hobe Ixilik” antzezlanarekin. Txalo produkzioaken obra honek adierazpen askatasuna ustez nagusi den honetan, aipatzen ez diren gauzak ere badirela azpimarratuko du. Salome Lelouch-ek idatzitako obra honen itzulpena Ramon Agirre aktoreak berak egin du.

Antzerki Garaia programaren baitan urtarrilaren 20an, ostirala, 20:30ean 'Hobe ixilik' antzerkia eskainiko da.
Sarrerak bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etan jarriko dira salgai Kutxabanken bidez.
Herri Antzokiko lehiatilan astelehenean jarriko dira, urtarrilak 16, 17:00-19:00, eta asteartean, urtarrilak 17, 11:00-13:00.

 

Liburu Baby Kluba, ostegunean

Liburu Baby Kluba ostegunean egingo da, urtarrilak 12, Udal Liburutegian goizeko 10:30etan. Hurrengo urtarrileko saioa 19an izango da, 17:00etan.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Komeni da izena ematea Liburutegia bertan edo 943805633 telefonoan  edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image