Ahozko Narrazio Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Ahoz-Aho 2025 ahozkotasunaren jaialdia badator beste behin ere. Egitarauaren barruan, 'Kontatu Gurekin!' XIII. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketa ospatuko da. Istorio bat, ipuin bat, kontatu nahi duten guztiei irekitako lehiaketa da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 8 minutuko narrazioa prestatu beharko du.
Lehiaketa martxoaren 15ean ospatuko da, 19:00etan, D'Elikatuz zentroan. Epaimahaiaren erabakiaren eta publikoaren botoen bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Nagusian parte hartzeko. Gala hori, apirilaren 4an izango da, 19:00etan, Barrena Jauregian. Bertan, aurten jaialdia osatuko duten beste narratzaile batzuekin batera parte hartuko dute hiru finalistek. Sailkapena epaimahaiak eta publikoaren botoek erabakiko dute; irabazleari 300 euroko saria emango zaio, bigarrenari 200 eurokoa eta hirugarren sailkatuari 100 eurokoa.
Ahozko Narrazio Lehiaketan parte hartzeko, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita eman behar da izena.





