Image
Image

Badator XX. Ordiziarrock

“Ate joka dugu aurtengo Ordiziarroka. Ia 20 urte badira, eta pozik gaude atera dugun kartelarekin eta baita egin dugun ibilbideagatik ere”, azaldu du Urko Ruiz de Apodaka, Ordiziarrockeko antolatzaileak. “Eboluzio total bat” izan dela agertu du: “ia ezer gabe hasi ginen eta begira orain zertan bihurtu den, ez bakarrik Ordiziarrock baizik eta urte osoan egiten diren ekitaldiak”. Lan “gogorra” dela gaineratu du, “lan asko” dagoela atzetik. Hala ere, Ordiziarrockek lan talde oso finko eta konprometitua duela, eta hori beharrezkoa dela halako jaialdi bat antolatzeko.

WhatsApp Image 2023 10 17 at 12.50.09

Pello Ramirez akordeoi eta biolontxelo jotzaile ordiziarrak eta Nacho Soto pianista asturiarrak irekiko dute 20. urteurreneko jaialdia, D’elikatuzen, urriaren 19an, 19:00etan. “Ohikoa denez, jaialdiari hasiera emango dion kontzertua intimoagoa izango da frontoiko kontzertuen aldean, eta aurtengoa are bereziagoa izango da etxeko artista handi baten eskutik etorriko baita”, zehaztu du antolatzaileak.

Ostiralean Bake Faltsua taldeak 21:30etan hasiko du kontzertua Beti Alai pilotaleku kanpoan. Ordiziako punk rock taldea izango da eta 2019an ‘Bestelako ezpala’ lana kaleratu zutenetik eszenatoki gainean zaildutako musikari gazteok igoko dira oholtzara. Horren ondoren, Zarauztik etorriko dira Andrea, Nerea, Jone eta Imanol, Ginger taldeko kideak, postpunk doinuak beso azpian, eta iaz kaleratutako lehen lan luzea oinarri. 23:00etan hasiko da saio hau.

Ostiraleko eskaintzan karteldegian aldaketa bat izan da eta azkenean ez da Delirium Tremens taldea izango, osasun arazoak medio. Azkenean, Josetxu Piperrak etorriko da Riber Rock Bandak lagunduta Piperrak talde mitikoaren abestiekin frontoia girotzera, 00:30etatik aurrera. Josetxu Piperrak, Piperrak punk talde mitikoaren liderra, eszenatokietara bueltatu zen 2015ean Riber Rock Band taldearekin.

Larunbatean, urriak 21, Balloon Frame taldeak Hip Hop eta Rap doinuak ekarriko ditu Ordiziara. 23:00etan, Kerobiaren txanda izango da. bi hamarkadako ibilbide luze eta oparoa duen talde iruindarrak, ez du 20. urteurrena galdu nahi izan, eta iaz osasun arazoengatik huts egin ostean, larunbatean oholtza gainean izango dira.

Belako izan zen Ordiziarrock XX. edizioaren lehen baieztapena, iazko jaialdia amaitu eta biharamunean bertan. Mungian sortu eta mundu osora zabaldu den taldea izango da aurtengo jaialdiko kartel buru nagusietako bat. Gainera, disko berria kaleratu eta egun gutxira etorriko dira, eta beraz, doinu berri horiek entzuteko aukera izango da.

“Azkenik, pilotalekuan giroa denbora guztian gori-gori mantentzeko DJ apartak izango dira: ostiralean Balins Rock & Roll DJ eta larunbatean N-Lezz.


'Ordizia historian barrena' ibilbidea eskainiko da igandean

Igande honetan, hilak 8, 10:30etan “Ordizia historian barrena” doako Ibilbidea (Europako ondare jardunaldiak). Ibilbide honetan kasko historikoaren bisita gidatua egingo da, Santa Maria Eliza ezagutuz eta ibilbide bat eginez alde zaharreko eraikin garrantzitsuenak ezagutuz: Plaza Nagusia, Abaria Jauregia, Sujetoenea, Udaletxea, Barrena Jauregia, Andrés Urdanetaren Eskultura, Zabala Jauregia... Izen ematea: D´elikatuzen.

Santa Ana aldizkaria salgai

2023. urteko Santa Ana aldizkaria dagoeneko D´elikatuz zentroan, Larratxa-Mujika liburu dendan eta Buztuntzan (Manso liburu dendan edota Asunen dendan) eskura daiteke. Prezioa: 7 €.

Goierriko X. Jazzaldia

Iristear dugu jazz-aren jaialdia. Asteazkenean hasi eta ostiralera arte Goierriko Jazzaldiaren hamargarren edizioa ospatuko dugu Ordizian, eta larunbatean hitzordua Araman izango da.

Jazzaldia 10

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image