Gorka Gomezek irabazi du Plazako argazki rallya
Kultura
Plazaren 100. urteurrena dela antolatutako Argazki Rallyaren irabazlea Gorka Gomez legazpiarra izan da. Bigarrena izan da Yokin Suarez eta hirugarrena Josu Altzelai. Herritarraren saria, berriz, Miguel Caverorentzat izan da. Irabazlearen irudia izan da aurtengo Santa Ana aldizkariko azala, eta beste bienak kontrazala eta lehen orriko argazkiak dira. Guztira 54 argazkilarik parte hartu dute.





