Image
Image

Ostiralean, 'Muchos amigos negros' antzezlana Herri Antzokian

Datorren ostiralean, otsailak 24, 'Muchos amigos negros' antzerkia eskainiko da Herri Antzokian, Antzerki Garaia zikloaren barnean, 20:30ean.
Sarrerak Herri Antzokiko lehiatilan salduko dira gaur, astelehena (17:00-19:00), eta bihar, asteartea (11:00-13:00). Online Kutxabank bidez ere erosi daitezke.

Gure sinismen eta printzipioen flotazio-lerroari zuzenean begiratzen dion kontakizuna da, dramaturgia probokatzailea, elkarrizketa biziz beteta, barretik dramara etenik gabe pasatzen dena. Errealitateari lotutako istorio bat, gaurkotasun biziko gai bati ematen diona: pertsona ezezagunari, migratzaileari, beste erlijio bateko jarraitzaleari, gizarte-klase ahulagoa duenari edo bestelako joera sexuala duenari beldurra edo arbuioa. Geruza askoren azpian ezkutatzen dugun sentimendua da hau. Ezberdin denarekiko, aniztasunarekiko beldurra, guztiok ezkuntzatzen duguna, izan ere, denok ditugu 'lagun beltz asko'.

Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia

Beste urtebetez bueltan da Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.

“Aurten ere oso pozik gaude Ahoz Aho programa ospatuko dugulako. Elkarlanean programa zabala antolatu da, eta gurean izango ditugu Euskal Herriko zein atzerriko puntako ipuin kontalariak. Euskal kulturaz eta atzerrikoaz gozatzeko aukera izango dugu honela. Ipuinen bidez emozio eta sentimenduak azaleratuko ditugu aurten ere”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Gainera, XI. Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketa ere ospatuko dugu Ordizian. “Oso lehiaketa ederra da. Edonork parte har dezake, profesionala izan edo ez, eta zortzi minutuko istorio, ipuin… bat kontatu beharko dute parte hartzaileek. Sailkapen Saioa otsailaren 25ean egingo dugu D´elikatuzen, eta final handia martxoaren 24an izango da, Barrenan. Bertan parte hartzeko deia egiten dizuegu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean izena emanik, ekimen oso aberatsa baita”, gehitu du Ezenarrok.

Hainbat herritan ospatuko dira ekintzak, eta hemen dituzue Ordiziakoak.

Aurtengo Ahoz Aho programako lehen Saioa XI Ipuin narrazio lehiaketako sailkapen saioa izango da, otsailaren 25ean, 19:00etan, D´elikatuzen. Iñaki Carreterok egingo ditu aurkezle lanak eta Dúo Didyma aragoiarra izango da gonbidatua.

Martxoaren 11an saio bikoitza izango dugu. 17:00etan Barrena Jauregian, Dortela Kortaza eta Celine Ripoll izango dira, eta 19:00etan Plaza Nagusian David Blanco, Jon Zabal eta Diego Calaviak ‘Gertuko magia’ saioa eskainiko dute.

Martxoaren 14an ere saio bikoitza izango da, Birjiñe Albiraren eskutik. 10:00etan Jakintza Ikastolan umeentzako kontakizuna emango du eta 18:00etan Barrenan izango da Goiztiri AEK-ko ikasleentzat.

Martxoaren 16an, bestalde, 10:00etan Urdaneta ikastetxeko haurrei emankizuna eskainiko die Elssie Xalbadorrek eta 17:30ean Barrenan, Marta Alzartre eta Martha Escuderok saio familiar irekia egingo dute.

Eta amaitzeko, Ahozkotasunaren Gala Nagusia eta XI. Ipuin Narrazio Lehiaketa izango dugu. Bertan, Iñaki Carretero izango da aurkezlea. Martxoaren 24an izango da ekitaldia, 19:00etan, Barrenan.

"Kaldereroak ez dira Ordiziako kaleetatik igaroko aurten"

Ordiziako kaldereroen batzordeak jakinarazi duenez, aurten kaldereroak ez dira Ordiziako kaleetatik igaroko, "parte-hartze faltagatik". Lehenengo aldiz 1923an ospatu zen, eta hainbat urtez ekitaldia geldituta egon ondoren, 1998an berriz ere ekimenari heldu zitzaion. Orduan 400 pertsonak parte hartu zuen.
2020an antolatzeari utzi zitzaion, pandemia medio. "Egin dezala lo Kaldereroen jaiak, espero dugu laster berriz norbaitek esnatuko duela festa hau, eta Kaldereroak alaitasun osoz itzuiko direla".

Liburutegiko ikasgelan eta liburutegian ordutegi aldaketak

Otsailaren 1etik aurrera, liburutegiko ikasgela zerbitzua 08:00-20:00 emango da beheko gelan. Liburutegia, berriz, 11:00-14:00 eta 15:00-19:00etara egongo da zabalik. Larunbatetan, bi zerbitzuek berdin jarraituko dute eta 09:00-13:00k izango da ordutegia.
Aste Santu eta Gabonetako oporraldiak, Uztaila eta Irailaren lehen hamabostaldian goizez (08:00-14:00) irekiko dira. Abuztuan itxita egongo dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image