Urte berezi da aurtengoa Ordiziarentzat, herriarentzat hain garrantzitsua den plaza estalia eraiki zela mende bat betetzen baita, zehazki 2025eko ekainaren 11n. Izan ere, plaza hau, azokarako gune ez ezik, herritarren bilgune eta makina bat kultur ekitaldiren plaza ere bada.
Urte berezi honetarako Udalak egindako lanari esker plaza berritu da eta herriko eragileen eta herritarren laguntzaz urteurren hau ospatzeko elkarlanean ari gara. Mendeurrena gogoratzeko logo berria sortu da batetik, plazaren inguruan egingo diren ekitaldi guztietan erabiliko dena.
Dagoeneko ekintza batzuk egin diote keinu Plazari; pasa den asteburuan, esaterako, Ahoz aho jaialdiaren barruan, hainbat kontalariak Plazako istorioak kontatzen aritu ziren. Datozen hilabeteetan ere, diziplina ezberdinetako ekintza eta emanaldiak izango ditugu herritarron gozagarri.
Oraindik lanean ari gara ekintza hauek lantzen eta egitaraua osatzen. Dena ezin da kontatu eta sorpresaren bat edo beste egongo dela aurreratzen dizuegu.
Hemendik dei egin nahi diegu ordiziarrei ospakizun honetara batu eta gurekin Plazaren mendeurrena ospatu dezaten.