Apirilaren 12an, Aire Libreko Margolan Lehiaketa egingo da Ordizian. Aurtengoa urte berezia da Ordiziarentzat, plaza nagusiko estalpearen 100. urteurrena ospatzen baita. Hori dela eta, eta urtemugako ekitaldiekin bat eginez, Ordiziako plaza bera izango da margolan lehiaketaren gaia.

Lehiakideek Barrena jauregian aurkeztu eta zigilatu beharko dituzte euskarriak, 09:30etik 10:30era bitartean. Goiz osoa izango dute margolana egiteko, eta lanak bukatuta eta sinatuta aurkeztu beharko dituzte Barrenako erakusketa aretoan, 13:30etik 14:30era bitartean.

Lehiaketako epaile lanetan, hainbat margolari ordiziar ariko dira: Javier Soto, Rakel Jimenez, Patxi Morales eta Maider Agirre; hauekin batera, Jokin Telleria beasaindarrak osatuko du epaimahaia. Sari banaketa, egun berean, 18:00etan izango da, Barrenako erakusketa aretoan. Aurkeztutako lanekin, erakusketa zabalduko da, apirilaren 12tik maiatzaren 6ra arte.

Haur eta helduen atalak izango dira, eta hauentzako sariez gain, herriko margolari onena ere sarituko dute. Lehiaketa irekia da eta edonork parte har dezake, baina deialdi berezia egin diete Ordiziako eta Goierriko margolariei.

OINARRIAK: