Hiru hilabeteko iraupena izango du, uda ostean bueltatzeko asmoarekinOrdiziako Udaleko gizarte arloak eta Afagi elkarteak (Alzheimer gaixotasuna duten familien Gizpuzkoako elkarteak) psikoestimulazio kognitibo tailerra antolatu dute. Alzheimerra, galera kognitibo arina edo, hasiera fasean, beste dementzia sindrome bat duten pertsonei dago zuzenduta. Apirilaren 29an hasita, astean bi saio izango dira, prentsa aurrean Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak eta Afagiko Koldo Aulestia presidenteak eta Marisa Ordigosa zuzendari exekutiboak ezagutzera eman dutenez. Goierriko eskualdean Afagik ezaugarri hauekin Goierrin egingo duen lehenengo tailerra izango da.
Estimulazio Kognitiboak ditugun ahalmen kognitiboak suspertzen eta mantentzen dituen ekintzak biltzen ditu. Arreta, memoria, lenguaia, funtzio exekutiboak, beste buruko prozesuen artean, estimulazio kognitibo teknika edo programekin estimulatu eta indartu daitezkeeen prozesuak dira.
Egiaztatu da, ahalmen hauek behar diren bezala estimulatzen badira, Alzheimerra duen pertsonaren bizitza kalitatea hobeagoa izaten laguntzen duela. Garrantzitsuena da, pertsona horrek oraindik dituen ahalmenetan lana egiten denez, eta ez galdu dituenetan, frustazio sentimendua ez edukitzea lortzen dela. Honek guztiak, bai portaera (orokorrean) eta baita gogo-aldartea hobeagoa izatea lortzen du,gaixoaren auto-estimua eta eraginkortasuna hobetu egiten delako.
AFAGIren psikoestimulazio kognitibo Tailerraastean bitan emango da (astelehen eta asteazkenetan) Zuhaizti zentroan uztailera arte. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 11:00etatik 12:30era. Asmoa hurrengo ikasturtean itzultzea da. Talde bakoitzak 10 partaide izango ditu gehienez.
Helburuak eta ariketak
Beste helburuen artean, honako hauek lortu nahi dira:
Beste batzuen artean, honako funtzioak indartzeko eta mantentzeko ariketak egiten dira:
Informazio gehiago eta eskaerak egiteko AFAGIrekin kontaktatu daite: 943297118 telefonora deituta edo
Era berean eta osagarri, AFAGIk eta Ordiziako Udalak elkarteari eta eskualdeko zerbitzuari buruz, informazioa ematen duen esku-orria prestatu eta etxez etxe banatu da. Zerbitzu honen bidez, alzheimerra edo antzeko gaixotasuna duten pertsonei, senitartekoei eta lagunei arreta psikosoziala eskaintzea du helburu. Dubreuilek Ordiziako Udalak gaiarekiko duen sentsibilitatea goraipatu du, azken 23 urteotan egin diren ekimenak gogoratuz eta proposamen berri honetan parte hartzera animatuz.
Ordizian Afagik duen bulegoko ordutegia honakoa da: astelehenero, 10:00etatik 14:00etara, aurretik hitzordua hartuta.
Josune Gomez adituak emango du eta doakoa da‘Linfedema: teoria eta praktika terapeutikoa’ ikastaroa emango da Ordizian apirilaren 3an eta 10ean. Goierriko Katxalin, laguntza eta arretarako elkarteak bultzatutako lehenengo jarduera da. Josune Gomezek drainatze linfatikoan aditu eta fisioterapeutak emango du, Zuhaizti zentroko 2 aretoan 17:00etatik 19:00etara, eta doakoa izango da. Horrela esan dute Iñaki Dubreuil Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Josune Gómezek, Garbiñe Aramendi Ordiziako Katxalineko ordezkariak, Edurne Iruin Katxalineko koordinatzaileak y Marian Asenjo udaleko gizarte hezitzaileak.
Tailerra praktikoa da eta emakume nahiz gizonezkoei zuzenduta dago, gizonek ere bularreko minbizia sufritzen baitute. Linfedema, auto-drainatze linfatikoa eta linfedemaren prebentzio eta tratamenduari buruz hitz egingo da. Ikastaroaren helburua da, alde batetik, sistema linfatikoari irudi fisikoa jartzea nolakoa den, nola dagoen antolatuta eta zeintzuk diren bere funtzioak egoera ez patologikoan jakiteko. Eta, ondoren, gongoila erauztea behar duen mama nola aldatzen den ulertzea, kirurgia eta gero. Izan ere, aldaketa honek linfedema ez agertzeko aholku eta zaintzak behar ditu.
Josume Gomez Lago terapeutak emango du kurtsoa. Drainatze linfatikoan tituluduna da baita Austriako Walchseeko “Dr. Vodder Schule” eta Belgikako Bruselako “École de Drainaje Lymphatique” eskoletatik. Drainatze linfatikoko graduondoetan irakasten aritu zen Madrilgo Universidad Complutensen 2001-2002 eta 2003-2004 ikasturtetan eta 2009-2010 eta 2010-2011 ikasturtetan ONCEko Fisioterapia Fakultatean. Hainbat ospitaletako fisioterapia taldeei drainatze formazioa ematen die.
Informazio esku-orriaren banaketa
Tailerrean parte hartu nahi duten emakumeek izena eman behar dute 943 24 56 08 telefonora deituta. Era berean, Katxalinek eta Ordiziako Udalak elkartearen zerbitzuari buruz informazioa ematen duen esku-orria prestatu eta etxez etxe banatuko da.
Katxalin Goierri asistentzia eta arreta boluntarioa ematen duen zerbitzua Ordiziako Zuhaizti zentroan dago 2018ko ekainetik. Informazioa, babesa eta arreta psikosoziala ematen die bularreko edo minbizi ginekologikoa izan duten emakumeei, asteartero 17:00etatik 19:00etara. Orain arte 20 bat pertsona gerturatu dira zentrora. ‘Zerbitzu garrantzitsua da gaixoen ondoeza emozionalari aurre egiteko; ez baita erraza borroka egitea eta gaixotasunarekin bizitzea. Horregatik galtzen den indarra berreskuratzen lagundu nahi dugu, eguneroko arazoei aurre egiteko eskua bota’, amaitu du Dubreuilek.
Udalak konpromisoa hartu du San Joan auzoan dagoen lursail bat Aldundiari emateko, bertan 120 plaza inguru eskainiko dituen gune berria eraiki dezanGipuzkoako Foru Aldundiak eta Ordiziako Udalak adostu dute San Juan auzoan egoitza berri bat eraikitzea, mendekotasuna duten adineko pertsonei zuzenduta. Ordiziako Udalak konpromisoa hartu du auzo horretan 7.000 m2-ko lursail bat Aldundiari lagatzeko, 120 plaza inguru eskainiko dituen gune berria eraikitzeko. Hala iragarri dute Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak eta Iñaki Dubreuil Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, gaur goizean auzora egin duten bisitan.
«Proiektu honek eragin positiboa izango du eskualde osoko, udalerrietako itxaron zerrendak murrizten lagunduko baitu. Gaur egun, Goierrin 45 lagun daude itxaron zerrendan», nabarmendu du diputatuak. Eta horren harira, gaineratu du «bi erakundek afinitatea» erakutsi dutela «pertsona ardatz» duen arreta eredu berria sustatzeko, eta, horrela, arreta behar dutenen autonomia eta independentzia bultzatzeko.
Helburua udalerrian dagoen alokairu eskea atenditzea daLegealdi amaierarekin Ordizia hobetzeko Udalak sustatu dituen hainbat proiektu argia ikusten ari dira. Ostiral honetan Pablo Garcia Astrainek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariak, San Joan auzoan babestutako 36 etxebizitza eraikitzeko erabiliko den gunea bisitatu du, San Joan auzoan. Proiektua Udalarekin adostu eta tramitean dagoen hitzarmena berehala sinatuko dute bi erakundeek. Jose Miguel Santamaria alkateak eta Gizarte Ongizateko Iñaki Dubreuil zinegotziak obra hartuko duen eremura, Floreagara, lagun diote.
Santamariak gogoan izan duenez, 1994an Jaurlaritzak eta Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten Majori etxaldean eta San Joan auzoan babestutako etxebizitzak eraikitzeko. Ordutik hona pausoak eman dira, lehenengo Majorin 32 etxebizitza eraikita. Orain San Joango proiektuarekin aurrera egin nahi dute, ‘udalerrian etxebizitza alokatzeko dagoen eskaerari erantzuna emateko’, esan du. Horretarako plan berezia bultzatu zuen Udalak. ‘Hasieran salmentarako 27 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zen, Floreagan, baina alokairuan emateko beharra, salmentarako nahikoa badagoelako, eta aukera antzeman genuen. Hala, horrela egingo dira eta 36 izango dira, denak promozio publikoan eta alokatzeko: 24 alokairu orokorrean eta 12 alokairu sozialean’.