Josune Gomez adituak emango du eta doakoa da

‘Linfedema: teoria eta praktika terapeutikoa’ ikastaroa emango da Ordizian apirilaren 3an eta 10ean. Goierriko Katxalin, laguntza eta arretarako elkarteak bultzatutako lehenengo jarduera da. Josune Gomezek drainatze linfatikoan aditu eta fisioterapeutak emango du, Zuhaizti zentroko 2 aretoan 17:00etatik 19:00etara, eta doakoa izango da. Horrela esan dute Iñaki Dubreuil Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak,  Josune Gómezek, Garbiñe Aramendi  Ordiziako Katxalineko ordezkariak, Edurne Iruin  Katxalineko koordinatzaileak  y Marian Asenjo udaleko gizarte hezitzaileak.

Tailerra praktikoa da eta emakume nahiz gizonezkoei zuzenduta dago, gizonek ere bularreko minbizia sufritzen baitute. Linfedema, auto-drainatze linfatikoa eta linfedemaren prebentzio eta tratamenduari buruz hitz egingo da. Ikastaroaren helburua da, alde batetik, sistema linfatikoari irudi fisikoa jartzea nolakoa den, nola dagoen antolatuta eta zeintzuk diren bere funtzioak egoera ez patologikoan jakiteko. Eta, ondoren, gongoila erauztea behar duen mama nola aldatzen den ulertzea, kirurgia eta gero. Izan ere, aldaketa honek linfedema ez agertzeko  aholku eta  zaintzak behar ditu.

Josume Gomez Lago terapeutak emango du kurtsoa. Drainatze linfatikoan tituluduna da baita Austriako Walchseeko “Dr. Vodder Schule” eta Belgikako Bruselako “École de Drainaje Lymphatique” eskoletatik. Drainatze linfatikoko graduondoetan irakasten aritu zen Madrilgo Universidad Complutensen 2001-2002 eta 2003-2004 ikasturtetan eta 2009-2010 eta 2010-2011 ikasturtetan ONCEko Fisioterapia Fakultatean. Hainbat ospitaletako fisioterapia taldeei drainatze formazioa ematen die.

Informazio esku-orriaren banaketa

Tailerrean parte hartu nahi duten emakumeek izena eman behar dute 943 24 56 08 telefonora deituta. Era berean, Katxalinek eta Ordiziako Udalak elkartearen zerbitzuari buruz informazioa ematen duen esku-orria prestatu eta etxez etxe banatuko da.

Katxalin Goierri asistentzia eta arreta boluntarioa ematen duen zerbitzua Ordiziako Zuhaizti zentroan dago 2018ko ekainetik. Informazioa, babesa eta arreta psikosoziala ematen die bularreko edo minbizi ginekologikoa izan duten emakumeei, asteartero 17:00etatik 19:00etara. Orain arte 20 bat pertsona gerturatu dira zentrora. ‘Zerbitzu garrantzitsua da gaixoen ondoeza emozionalari aurre egiteko; ez baita erraza borroka egitea eta gaixotasunarekin bizitzea. Horregatik galtzen den indarra berreskuratzen lagundu nahi dugu, eguneroko arazoei aurre egiteko eskua bota’, amaitu du Dubreuilek.