Ordiziako Udalak urtarrilaren 18ra arte luzatu du EKIMENA, enplegu eta ekintzailetza faktoriaren 3. edizioan parte hartzeko izen-emate epea. Proiektua lanik ez duten pertsonei dago zuzendua, taldean arituz coach baten laguntzaz lana aurkitu edo negozio ideia bat martxan jarri nahi dutenei. Orain arte bi edizio egin dira eta asebetetze maila altua izan da.
Izena emateko epea abenduan dago irekita. Izena eman nahi dutenekudal Arreta Bulegoan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era) joan daitezke dagokion eskaera betez edo
Hautaketa prozesuan pertsona interesatuekin informazio saioak eta elkarrizketak burutuko dira taldea osatzeko.