Bi elkarteetako ordezkariek laguntza eskertu dute, sarea zabaltzera deituz

Ordiziako Udalak eta ACCU-k (Gipuzkoako Crohn eta Ultzeradun Kolitisaren Gaixoen elkartea) eta Begisarek (Erretinosi pigmentarioa dutenen Gipuzkoak elkarteak) ‘Behar dut’ eta ‘Kontutan izan’ kanpainak jarri zituzten martxan duela hilabete batzuk ‘Ordizia Lagunkoia’ programak bultzatuta. Helburua, euren egoeragatik behar berezia duten pertsonei babesa eskaintzea da. Ordizian izan den erantzuna eskertu dute prentsa aurrean Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Iñaki Dubreuilek, ACCU eta Begisareko Edurne Saez eta Amaia Gereñuk, beste udal eta herri ordezkari batzuekin batera.  

Babesa ikusmen arazoak (erretinosi pigmentarioa) eta hesteetako hanturazko gaixotasuna duten pertsonengan eskatu da. Horretarako Udalaren, merkatarien eta ostalarien parte-hartzera deitu zen. Oraingoz hogeitasei entitate, denda eta tabernetara iristea lortu da. Keinu honekin afektatuen bizitza kalitatea hobetzea eta udalerri integratzaileagoa iraikitzen laguntzen da.

Begisareko bereizgarria eta aplikazioak

Erreetinosiari dagokionez, Gipuzkoako Begisarek elkar-ulertzea erraztu eta giza-interakzioa hobetzeko asmoz “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria sortu zuen, bide batez, ikusmen murriztua duen edozein pertsona bezala identifikatzea. Gereñuk gogoratu du ‘kanpaina honen bitartez ikusmen murriztua zer den, berau sortzen duten hainbat sintoma ezagutzera eman, Ikusmen Murriztua Dut bereizgarria eta ikusmen urritasuna duten pertsonekin nola elkar eragin, zenbait egoeratan sortzen digun ulertezintasuna azaleratu ditugu’. Beste alde batetik, “Tengo Baja Visión” eta “Tengo Baja Visión VR”, doako eta edonorentzako deskargagarri diren App-ei esker, “Ikusmen Murriztua bizi ezazu erakusketara gerturatu zen oro afektatuen lekuan jartzeko aukerabilakatu zen pasaden ekainean.

Era berean, herriak ikusmen-zailtasunekiko duen kontzientzia nabarmentze aldera, Udalak herritarren arretarako dituen guneetan eta ekimenean parte hartu nahi izan duten merkatari eta tabernariek ere “Ikusmen Murriztua Dut – Hemen Kontuan Dugu” leloa duten pegatinak jarri dituzte. Hedapenean laguntzen jarraitzeko gonbidapena luzatu du Gereñuk.  Horretarako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.korreora idatzi edo 676894157 telefonora deitu daiteke. ‘Gustura bidaliko dizkizuegu pegatina eta ikusmen murriztua duten pertsonekin nola elkar eragin azaltzen duten foiletoak’, azpimarratu du.

‘Beharra daukat’

“BEHARRA DAUKAT!” egitasmoa kutsakorra ez den osasun arazoa edukita, komuna presaz erabili behar duten pertsonentzat pentsatua dagoela gogoratu du ACCU-ko Edurne Saezek.

‘Gaixo hauen arazorik larrienetarikoa eta benetan arduratzen duena, etengabe eta batzuetan ustekabean, komunera joan beharra da. Zenbait pertsonek, egoera honen aurrean, bere bizitza-kalitatea gutxietsita ikusten dute, etxetik ateratzea edo lagunarteko harremanak mantentzea zaila delako erabilgarria den komun bat gertu ez badago beharra dagoenean’, esan du.

Hala, ‘Beharra Daukat’ ekimenak komunen sare bat jartzen du gaixoen esku, hau da, tabernari, saltoki, erakundeek utzita. Gaixoak txartel bat du (medikuak ziurtatuta) eta txartel hori erakutsiz komuna erabili ahalko du. Jakiteko zein komun dauden erabilgarri, gaixoak APP bat jeitsi dezake bere mugikorrean, non zehazten diren proiektuari atxikita dauden guneak eta bestetik atxikitutako saltokia, taberna, erakundeak pegatina bat du ikusgai. Proiektuaren beste helburuetako bat gaixotasuna aditzera ematea da. Elkartearen telefonora dei daiteke atxiki edo infomatzeko. Hau da telefonoa zenbakia 943245624, eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. da korreoa.