Hiru hilabeteko iraupena izango du, uda ostean bueltatzeko asmoarekin

Ordiziako Udaleko gizarte  arloak eta Afagi elkarteak (Alzheimer gaixotasuna duten familien Gizpuzkoako elkarteak) psikoestimulazio kognitibo tailerra antolatu dute. Alzheimerra, galera kognitibo arina edo, hasiera fasean, beste dementzia sindrome bat duten pertsonei dago zuzenduta. Apirilaren 29an hasita, astean bi saio izango dira, prentsa aurrean Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak eta Afagiko Koldo Aulestia presidenteak eta Marisa Ordigosa zuzendari exekutiboak ezagutzera eman dutenez. Goierriko eskualdean  Afagik ezaugarri hauekin Goierrin egingo  duen lehenengo tailerra izango da.

Estimulazio Kognitiboak ditugun ahalmen kognitiboak suspertzen eta mantentzen dituen ekintzak biltzen ditu.  Arreta, memoria, lenguaia, funtzio exekutiboak, beste buruko prozesuen artean, estimulazio kognitibo teknika edo programekin estimulatu eta indartu daitezkeeen prozesuak dira.

Egiaztatu da, ahalmen hauek behar diren bezala estimulatzen badira, Alzheimerra duen pertsonaren bizitza kalitatea hobeagoa izaten laguntzen duela. Garrantzitsuena da, pertsona horrek oraindik dituen ahalmenetan lana egiten denez, eta ez galdu dituenetan, frustazio sentimendua ez edukitzea lortzen dela. Honek guztiak,   bai portaera (orokorrean) eta baita gogo-aldartea hobeagoa izatea lortzen du,gaixoaren auto-estimua eta eraginkortasuna hobetu egiten delako.

AFAGIren psikoestimulazio kognitibo Tailerraastean bitan emango da (astelehen eta asteazkenetan) Zuhaizti zentroan uztailera arte. Ordu eta erdiko saioak izango dira, 11:00etatik 12:30era. Asmoa hurrengo ikasturtean itzultzea da. Talde bakoitzak 10 partaide izango ditu gehienez.

Helburuak eta ariketak

Beste helburuen artean, honako hauek lortu nahi dira:

  • Funtzio kognitiboak estimulatu.
  • Pertsonen arteko erlazioak aberastu, bakardadea saihesteko.
  • Gaitasun funtzionala landu, beraien autonomiaren mantenua ahalik eta gehien luzatzeko.

Beste batzuen artean, honako funtzioak indartzeko eta mantentzeko ariketak egiten dira:

  • Funtzio Kognitiboak: oroimena, lengoaia, arreta, orientazioa…
  • Eguneroko jarduerak: garbiketa pertsonala, elikadura, jaztea…
  • Jarduera instrumentalak: diruaren erabilera, telefonoaren erabilera, laguntza eskatzea…

Informazio gehiago eta eskaerak egiteko AFAGIrekin kontaktatu daite: 943297118 telefonora deituta edo  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.korreora idatzita.  Baita GIZARTE ONGIZATEko sailean ere, 943805610, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Era berean eta osagarri, AFAGIk eta Ordiziako Udalak elkarteari eta eskualdeko zerbitzuari buruz, informazioa ematen duen esku-orria  prestatu eta  etxez etxe banatu da. Zerbitzu honen bidez, alzheimerra edo antzeko gaixotasuna duten pertsonei, senitartekoei eta lagunei arreta psikosoziala eskaintzea  du helburu. Dubreuilek Ordiziako Udalak gaiarekiko duen sentsibilitatea goraipatu du, azken 23 urteotan egin diren ekimenak gogoratuz eta proposamen berri honetan parte hartzera animatuz.

Ordizian Afagik duen bulegoko ordutegia  honakoa da: astelehenero, 10:00etatik 14:00etara, aurretik  hitzordua hartuta.

esku-orria AFAGI ORDIZIA folleto (pdf)