Parte-hartzaile berrientzat ateak zabalik daude

Goazen Ordizia berriz dator, Gabonetako geldialdiaren ondoren.  Datorren ostegunean, urtarrilak 17, aurtengo lehen ibilaldia egingo da Plaza Nagusitik, betiko ordutegian, 10:30etan. Hala ere, komenigarria izango litzateke goizerago hurbiltzea izena emateko, parte-hartzailearen txartela emateko eta taldeak antolatzeko.

Ekintza honek onura askotakoak  dauzka. Aldi berean, ariketa fisikoa egiteko laguntza edo motibazio beharren artean bultzatzea lortzen da, eta harremanak hobetzen dira, ibilaldiak elkartzeko puntu bilakatzen dira, zeren beste era batera balitz, ez litzateke harremanik sortuko beraien artean.

Gizarteratzea eta osasuna hobetzearen helburuarekin, asteroko ibilaldiak egiten dira. Parte-hartzaile guztien beharretara egokitutako ibilbideak  dira. Ibilaldiaren ondoren denak Zuhaizti Zentroan elkartzen dira salda hartzeko.

Batik bat, baina ez esklusiboki, 64 urtetik gorakoei zuzendua dagoen ekintza da hau, baina programa  gainerako biztanleriarentzat irekita dago. Parte hartzeko,  ostegunetan plazara hurbiltzea besterik ez da behar, horregatik ordiziar guztiei gonbidapena luzatu nahi diegu, bai parte-hartzaile  edo baita boluntario bezala ere.

Saio hauek aurrera eramateko erakunde eta elkarte desberdinetako kideen laguntza ezinbestekoa da. Goazen Ordiziaren antolaketaren arduraduna izateaz gain laguntza ematen diete, arazo desberdinetatik,  maizago ibiltzeko murrizketak dituzten pertsonei.  Hauen artean daude: Osakidetza, Zuhaizti, Nagusilan, Kimetz, Ordizia Kolore, Garagune eta Ordiziako Udala.