Atzo arratsaldean Zuhaizti zentroan Alzheimerraren hamaika aurpegiak azaleratu zituen Afagi, Gipuzkoako Alzheimerraren elkarteak. Aretoa entzulez bete zen Naroa Diaz eta Begoña Rodriguezen azalpenak entzuteko. Tabuak alde batera utzi eta errealitatea mahai gainean jarri zuten. 
Goazen Ordizia egitasmoa berriz ere martxan da. Ikasturte berriaren lehen ibilaldia Plaza Nagusitik abiatuko zen atzo, betiko ordutegian, 10:30etan, eta Zuhaizti egoitzara iritsi zen.
Gizarteratzea eta osasuna hobetzea helburutzat hartuta, ostegunero ibilaldiak burutuko dira. Batez ere, adineko pertsonak dira parte hartzen dutenak, baina programa gainerako biztanleriarentzat irekita dago. Ibilbideak parte-hartzaile guztien behar eta aukeretara egokituta daude, parte hartu nahi duen edozein pertsona edo taldek izan dezan aukera, honek aberasten baitu ekintza komunitarioa. Gainera, belaunaldien arteko lotura lantzeko asmoarekin Ordiziako ikastetxeetako ikasleak eta haurtzaindegiko haurrek ere parte hartzen dute.
Etxetik irteteko zailtasuna duten pertsona helduentzako garrantzia berezia izaten du ekintza honek, baita eguneko zentroko, egoitzako eta Garaguneko erabiltzaileentzat ere. Izan ere, asko dira Goazen Ordiziak bere baitan dauzkan onurak. Batetik, ariketa fisikoa egiteko aukera paregabea da. Baina, zalantzarik gabe, askorentzako ezaugarririk garrantzitsuena harreman berriak eraikitzeko aukera da. Ibilaldiak elkartze gune bilakatzen dira, solasaldirako testuinguru ezinhobea eskainiz. Modu honetan adinekoen bakardadea saihestu eta lagunartean jarduteko modua eskaintzen da.
Saio hauek aurrera eramateko erakunde eta elkarte desberdinetako kideen laguntza ezinbestekoa da. Goazen Ordiziaren antolaketaren ardura izateaz gain laguntza ematen diete arrazoi ezberdinak direla medio, maizago ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonei. Hauen artean daude: Ordiziako Udala, Osakidetza, Zuhaizti, Nagusilan, Kimetz, Ordizia Kolore eta Garagune. Boluntariorik gabe ezingo litzateke hainbeste pertsonentzako horren aberasgarria den programa hau aurrera eraman. Lerro hauen bitartez aurreko urtean parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu hartutako lana eta zabaldutako ilusioagatik eta bide batez, aurtegon edizioan parte hartzeko deialdia luzatzen diogu bolondres bezala aritu nahi duen edozein persona eta erakunderi.
Ikasturte honetan gainera, berrikuntza bat proposatu zaie Goazeneko parte hartzaileei, berrikuntza eta laguntza eskaera. Izan ere, Ordiziako Udalak, Mugikortasun astearekin bat eginez, Goazeneko parte hartzaileek ibilaldian zehar topatzen dituzten irisgarritasun traben inguruan informazioa biltzen has daitezela eskatu nahi die, oztopo ezberdinak identifikatuz, argazkien bidez, eta ondoren horretarako prestatu dugun liburu gorrian jasota. Honela, informazioa bizkorrago jasoko da, eta konponbideak lehenago jarri ahal izango dira martxan. Betiko moduan hamaiketako batekin emango diote itxiera goizari.
Parte hartzeko, Ostegunetan Plaza Nagusira hurbiltzea besterik ez da behar, horregatik ordiziar guztiei gonbidapena luzatu nahi dizuegu, bai parte-hartzaile edo baita boluntario moduan goiz atsegin bat pasatzeko gonbidapena luzatuz.
Babestutako 36 etxebizitza egingo dira alokairuan eskaintzekoUdal korporazioak San Joan auzoan dagoen Floreaga gunean babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena onartu zuen Osoko bilkuran. Martxoan ezagutzera eman zen moduan, 36 etxebizitza eraikiko dira: 24 alokairu orokorrean eta 12 alokairu sozialean.
Obra eta lanen esleipena Jaurlaritzako Etxebizitza sailak egingo du, Alokabide erakunde publikoaren Bizigune programaren bitartez. Esleipena 2020ean egitea aurreikusten da eta bi urtetan amaituko litzateke obra. Hiru eraikin altxatuko dira eta bakoitzak beheko planta eta hiru solairu izango ditu.
Solairu bakoitzean lau etxebizitza egingo dira. Horietako bakoitzak 60 metro koadro izango ditu, bataz beste. Eusko Jaurlaritza da lurraren jabea eta 3,8 milioi euro inbertituko ditu obra egiteko.
Behin hitzarmena onartuta, orain Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatuko dute.
*Argazkian, eremua airetik hartuta.
Hemen atxikita hitzarmena bere osotasunean:
Hemezortzi elkarteek hartuko dute parte ostiral arratsaldean ospatuko den Boluntariotzaren VI. azokanOrdiziak elkarteen sare sozial aberasgarri eta eredugarria du. Hau dela-eta, 2008tik elkarteen lana ezagutzera emateko azoka bat egiten da bi urteen behin. Hala, ostiral honetan, maiatzaren 3an, seigarren edizioa antolatu da. Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak, Marian Asenjo teknikariak eta elkarteetako ordezkaritzak eman dute ezagutzera.
VI Boluntario azoka honetan 18 elkarteren parte hartzea izango dugu, hauen artean: Nagusilan, Zuhaizti Kultur zentroan, Kimetz emakume taldea, DYA, Afagi, Cruz Roja, Kattalin elkartea, Ordiziako Kale Heziketa programa, Goazen Ordizia, Begisare, Nagusilan, Fiare Banca Etikoa, Desjabetzeak Ez Goierri, A.A. Elkartea eta Caritas.
Lehen aldiz parte hartuko duen elkartea, ACCU izango da. Eta kooperazio proiektutik dator Bakerako Lankidetza Batzarra, eta Derandein-ek (Afrikaren alde lana egiten duen elkartea) ezin izan du parte hartu edizio honetan, baina erakusketa bat antolatzen ari gara bere lana zabaltzeko asmoz .
Azoka honen bidez, elkarte hauek egiten duten lana Ordiziarren ezagutzan jarri nahi da, eta bide batez elkarte ezberdinek Ordizia juxtu eta solidarioago baten alde egiten duten lana goraipatu eta errekonozitu.
Ekintza batzuk mantenduko dira azokan, hauen artean daude:
- Zuhaizti zentro sozialak berriz merkatu solidario bat ipiniko du. Bertan biltzen den dirua elkarte edo ekintza bat finantzatzera zuzenduko da, Gizarte Zerbitzuen kontseilu eta Ordiziako Osasun Taldeek erabakiz hurrengo hilabeteetan zehar.
- DYAk erakustaldiak egingo ditu desfibriladoreen erabilpenaren inguruan.
- Komunikazio gunea bat egongo da Azokan, elkarte ezberdinei zuzenean elkarrizketak egingo zaizkie beraien elkartearen berri eman dezaten.
Aurtengo ekintza berria izango da SUKALDARITZA OSASUNTSUA TAILERRA egingo dela, Plaza Nagusian bertan. Honen helburua izango da, Boluntario azoka girotzea eta, denbora berean, elikadura orekatua eta erraz bat erakustea bertan dagoen jendeari. Jakiak prestatzera ere gonbidatuko dute. Osoa Sukaldaritza & Ikaskuntza enpresak burutuko du tailerra.
Azoka maiatzaren 3an arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta 20:30ean amaitu. Plaza Nagusian egongo dira elkarteak.
Egitaraua hau izango da:
17:30 Azokaren irekiera ofiziala
17:30etik 20:30era: Elkarteen postuak ikusgai, ekintza eta material ezberdinez hornituak.
18:00-20:00 SUKALDARITZA OSASUNTSUA TAILERRA
18:00 Elkarrizketak elkarteei hasiko dira
19:30 Zuhaizti abesbatzaren emanaldia
20:30 Itxiera omenaldi batekin boluntario bati
Elkarteen zerrenda:
1. Ordiziako Jubilatu eta Petsionizten ZUHAIZTI elkartea
2. Alzheimerra duten gaixoen familien eta lagunen Gipuzkoako AFAGI elkartea
3. FIARE - Banka Etikoaren proiektuaren babesleen elkarteak
4. Erretinosi pigmentarioa dutenen BEGISARE elkartea
5. Crohn eta ultzeradun kolitisa dutenen ACCU elkartea
6. Minbiziaren aurkako AECC elkartea
7. Gurutze gorria- CRUZ ROJA
8. DYA Gipuzkoa
9. Kattalin Gipuzkoa
10. Ordiziako Emakumeen Kimetz elkartea
11. Nagusilan
12. Desjabetzeak Stop plataforma
13. Asamblea de Cooperación por la Paz - BAKERAKO LANKIDETZA BATZARRA
14. ODOL EMAILEAK
15. KARITAS
16. Alkoholiko Anonimoak - AA.AA
17. Ordiziako Kale Heziketa
18. Ordizia Lagunkoia-Goazen Ordizia