Image
Image

Martxan da "Aktibatu zaitez" programa

AKTIBATU ZAITEZ

 

Ikasturte honetarako, 60 urtetik gorako pertsonentzat ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu du Ordiziako Udalak, Zuhaizti zentroarekin batera. Kirola, kultura, era guztietako ikastaroak, hitzaldiak... Alegia, aktibatuta mantentzeko hamaika ekintza.

Gogoratu, erretiroa hartuta bazaude eta Zuhaiztiko kide bazara, deskontuak izango dituzula.

ANIMATU ZAITEZ, AKTIBATU ZAITEZ!

Egitarau osoa hemen

Goazen Ordiziako Olinpiadak jokatu dira

Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 2

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaur goiz osoan zehar Goazen Ordiziako Olinpiadak jokatu dira. Toka, giza proba, erreleboak... hamaika jolas egin dira eguraldi eta giro paregabearekin. Talde hori, gorri, berde eta urdinetan banatuta, bakoitzak haren taldeko biserak jarrita egin ditu probak. Amaieran, bisera horiek jaso eta Afrikako Kellesensa eta Yoire Gobernuz Kanpoko Erakundeei bideratuko zaizkie. Hemen eguneko argazkiak: 

Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 1Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 4

Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 5Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 21Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 6Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 20

Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 7Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 13

Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 10Goazen Ordizia Olinpiadak 2019 15

 

 

 

Badatoz Goazen Ordiziako Olinpiadak

Goazen Ordizia OlimpiadakBihar ospatuko ditugu Goazen Ordiziako Olinpiadak. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Ekintza bera 10:30ean hasiko da baina parte hartzaileak 10:20rako Zuhaizti parean elkartuko dira.

Guztira lau talde izango dira:

  • Berdea: Zuhaizti, Udala, Garagune eta 12 ikasle.
  • Urdina: Osakidetza eta Osasun Publikoa, 12 ikasle eta Eguneko zentroa.
  • Gorria: Kimetz, 12 ikasle, eguneko zentroa eta Goazen.
  • Horia: Nagusilan, 12 ikasle eta Goazen.

Talde bakoitzean 12 ikasle inguru egongo dira, 6 Oiangurenekoak eta beste 6 Jakintzakoak. Jokoei dagokionean, toka, igela, erreleboak, zaku lasterketa, giza proba, zinta jolasa eta pañueloarena izango dira. Gainera, taldeko koloreko biserak eramango dituzte parte hartzaile guztiek.

Iraupenari erreparatuz, 12:00ak aldera amaituko dira Olinpiadak.


Erresidentzietako grebarekin bat egin du Udalak

Egunotan Gipuzkoako erresidentziak eta eguneko zentroak aldarrikapenak eta greba egiten ari dira, eta gaur goizean Ordiziako Udaleko alkateak, Adur Ezenarrok, harrera egin die plazan. Helarazi dituzten eskaerak entzun ostean, Ordiziako Udalak herriko egoitzako egoera hobetzeko "ahal duen guztia" egingo duela hitzeman du, bertan dauden adineko pertsonen kalitatezko zaintza bermatze aldera, langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz. Ordizia. Gipuzkoako erresidentziak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image