Martxan da "Aktibatu zaitez" programa

Ikasturte honetarako, 60 urtetik gorako pertsonentzat ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu du Ordiziako Udalak, Zuhaizti zentroarekin batera. Kirola, kultura, era guztietako ikastaroak, hitzaldiak... Alegia, aktibatuta mantentzeko hamaika ekintza.
Gogoratu, erretiroa hartuta bazaude eta Zuhaiztiko kide bazara, deskontuak izango dituzula.
ANIMATU ZAITEZ, AKTIBATU ZAITEZ!















Bihar ospatuko ditugu Goazen Ordiziako Olinpiadak. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Ekintza bera 10:30ean hasiko da baina parte hartzaileak 10:20rako Zuhaizti parean elkartuko dira.

