Bihar ospatuko ditugu Goazen Ordiziako Olinpiadak. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Ekintza bera 10:30ean hasiko da baina parte hartzaileak 10:20rako Zuhaizti parean elkartuko dira.
Guztira lau talde izango dira:
Talde bakoitzean 12 ikasle inguru egongo dira, 6 Oiangurenekoak eta beste 6 Jakintzakoak. Jokoei dagokionean, toka, igela, erreleboak, zaku lasterketa, giza proba, zinta jolasa eta pañueloarena izango dira. Gainera, taldeko koloreko biserak eramango dituzte parte hartzaile guztiek.
Iraupenari erreparatuz, 12:00ak aldera amaituko dira Olinpiadak.