Gehienak Amerika, Afrika eta Asiako emakumeen eta haurren bizitza-kalitatea hobetzeko zuzenduta daudeOrdiziako Udalak garapenerako lankidetza proiektuetara 73.183,15 euroko diru-laguntzabideratu du aurten. Oraingoan zazpi proiektu dira onuradunak, Amerika, Afrika eta Asiara zuzendutakoak. Egitasmoak gauzatuko dituzten gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariek astearte honetan Ordizian euren proiektuen xehetasunak azaldu dituzte, Osoko bilkuran onartutako laguntza jasotzeko egin den ekitaldian. Udalak 1991an hasi zen kooperazio proiektuetara aurrekontuaren %0,7a bideratzen eta %1a ematen du 1999tik.
Hauek dira diru-laguntza jaso duten erakundeak eta proiektuak:
Kurtsoaren helburu nagusia lana aurkitzea da, urtarrilean hasiko da eta sei hilabeteko iraupena izango duOrdiziako Udalak enplegua sustatzeko II udal planaren baitan EKIMENA proiektuaren hirugarren edizioa martxan jartzeko deialdia egin du. Oraingoan lan bila dabiltzan edo negozioa martxan jarri nahi duten 15 parte-hartzaileei zuzenduta dago. Jose Miguel Santamaria alkateak, Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak, Javier Elizetxea proiektuko arduradunak eta aurreko edizioan parte hartu zuen Aritz Perezek aurkeztu dute kurtso berria.
Izena emateko epea abenduan dago irekita. Izena eman nahi dutenek udal Arreta Bulegoan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era) joan daitezke dagokion eskaera betez edo
Datorren ostegunean, azaroaren 8an, “Goazen Ordizia II. Olinpiadak” ospatuko dira 10:30ean hasita. Eguerdira arte iraungo du ekimen honek.
Arboledan elkartuko dira partaide guztiak eta lau taldetan banatuko dira. Gero desfile bat egingo dute plaza Nagusiraino. Hemen lau gune desberdinak antolatuko dira eta hauetako bakoitzean joko batzuk praktikatzeko aukera izango dute partaideek. Jolasen artean, toka, igel, aulki, jausgailu, zinta-kaxa eta zapi jokoak izango dira.
Ordiziako ikasleek parte hartuko dute eta hauekin batera nahi duen herritarrak, ez dago ez adin mugarik ezta gorputz fisiko mugik ere. Urritasun fisiko pertsonak ere parte hartu dezake, ikasle bakoitzak kide bat izango baitu laguntzeko joku ezberdinetan parte hartzeko. Ondo pasatzeko gogoak besterik ez da behar eta, gainera, kirola praktikatzen duzun bitartean, ezin hobea!!
Ekimenen honetan ez dira faltako giro ona, musika eta bukatzeko sorpresaren bat ere bai.
Udal arduradunek eta elkarteak norberaren ongizatea hobetzeko antolatutako jardueretan parte hartzera animatu duteOrdiziako Zuhaizti zentroan kurtsoa hastear dago eta berriekin dator. Programa Gizarte Zerbitzuetako Udal arloarekin elkarlanean antolatu da eta aurten ‘Forman’ jarduera fisiko leuna proposatzen duen ikastaroa eta ‘Ondo bizi, hobeto sentitu: bizitzea nire burua aurkitzea da’ tailerra dira nobedade nagusiak. Biak Caixa Fundazioaren Gente 3.0 ekimenaren baitan dator. Iñaki Dubreuil zinegotziak, Rakel Bravo elkarteko presidenteak eta Kristina Altuna teknikariak ikasturtearen xehetasunak eman dituzte ezagutzera.
Zuhaizti zentroak Ordizian parte hartzeko eta elkarrekin egoteko gunea eskaintzen die jubilatu eta pentsionistei. ‘Parte-hartzaileen osasuna, ongizatea eta autonomia hobetzen laguntzeaz gain, bertaratzen direnen parte-hartze aktiboa eta berritzailea sustatzen da’, esan du Dubreuilek prentsa aurrean egin den aurkezpenean.