ESTANDA ORDIZIA BI GOLEKO ABANTAILAREKIN JOANGO DA BARTZELONARA
Ampo Ordizia ligako titulurako lehiatik kanpo geratu da, eta futbol taldeak Erregional Preferenteko liga irabazi du penaltietan
Espainiako Zilarrezko mailatik Lehen Mailara igotzeko borrokan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak 3 eta 1 irabazi zion joan den larunbatean Majorin Bartzelonako Rubi taldeari. Kataluniarren kantxara bi goleko aldearekin joango dira ordiziarrak. Errugbian, Ampo Ordiziak 29-27 galdu zuen Complutense Cisnerosen aurka Madrilen, eta titulurako lehiatik kanpo geratu da, denboraldi ofizialari bukaera emanez. Eta futbolean, Ordiziak Usurbil hartu zuen mendean Erregional Preferenteko finalean. Partida bina bukatu zen, eta penaltietan nagusitu ziren Igor Sukiaren mutilak.