Erosketa txartelak zozketatuko diraOrdiziako Udalak, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin eta Ordizian Merkatari elkartearekin batera, EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI kanpaina jarri du martxan merkataritzaren esparruan euskararen erabilera sustatzeko.
Kanpaina urriaren 17tik 31era bitartean egingo da. Parte hartzeko Ordiziako establezimenduetan aurkituko diren eskuorriak bete beharko dira. Euskaraz erosten duen edonork, eskuorria bete, buzoian utzi (Barrenan edo Udaltzaingoan) eta 100€ko 4 erosketa txartelen zozketan sartuko da. (...)
Ordiziako Udala, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin batera Ordiziako establezimenduen euskararen egungo egoera eta erabilera zein den aztertu du eta hobekuntza proposamenak egin ditu. Ikerketa honetan hainbat datu atera dira. Honenbestez, Ordiziako Udalak euskara gehien zaintzen duten establezimenduei aitortza ekitaldia egin die, hau da, udalerrian euskararen alde lan nabarmena egiten duten establezimenduak zoriondu ditu Udalak.
Ekitaldian azterketaren datu nagusiak azaldu dira, bezeroek bete dituzten inkesten zozketa egin da eta publikoki aitortu zaie establezimendu hauei egindako lana. Bertan, Alkatea, euskara saileko langile zein zinegotzia, Ordizian merkatari elkartearen arduradunak eta noski, establezimenduen ordezkariak egon dira.
Euskarazko eta doako jolas gunea prestatuko da familientzatZABU-ZIBU egitasmoa 2009an jarri zuen martxan Urtxintxak Pasaiako Udaleko Euskara zerbitzuarekin batera. Eta aurten ere Ordizian izango da, ekainaren 9an, 16ean, 23an eta 30an –ostegunez-, 18:00etan eta doan. Ordubeteko saioak dira. Programa honetan 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartuko dute parte. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin joan beharko dute. Helburuak bi dira: Familiei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzea eta familiak euskararen inguruan biltzeko gunea sortzea
Hala, egitasmo honetan euskaraz bizi nahiduten familiek kalean euskaraz egitea lortu nahi dugu jolasaren bidez. Hauek dira, beraz, programa honen ikur eta ezaugarri nagusienak: EUSKARA,JOLASA, , KALEA, eta FAMILIAK.
Zortzi ibilbide turistiko eta didaktikoak dituEuskara zerbitzuak eta Ordizia Hiri Hezitzaileak herriko txokoak eta historia hobe ezagutzeko telefono mugikorrerako aplikazioa martxan jarri du. App-a jaisteko, Ordizia ezagutzen jarri behar da “Play Store”n eta jaitsi ondoren. Denera zortzi ibilbide egiten dira, eta bi motatakoak aurki daitezke: turistikoak eta didaktikoak. Denak hala denak, leku esanguratsuenen argazki eta azalpenez hornituak. Ibilbide bat aukeratzen denean, mapan erakusten da nondik hasi, eta puntuz puntu Ordizia ezagutu daiteke herriaren historia eta paisaiak ikusiz.
Ibilbideak honakoak dira: