Ordiziako Udalak, Lazkao eta Beasaingoekin batera, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu eta AITORPENA EUSKARARI kanpaina martxan jarri du. 2009az geroztik urtero egiten da kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin. Horretarako Leire Artola eta Josi Iturrioz, hau da, Beasaingo eta Ordiziako zinegotziak prentsa aurrean aritu dira. Kanpainan, esku-orriak banatu dira etxez etxe eta herriko toki jakin batzuetan ere utziko dira, edonoren eskura.
Helburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan, iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz.
Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen portzentajeak urtez urte:
Aste honetan eta Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Parrokiko Katekesiaren artxibotik emakumeen lau talde-argazki sartu ditugu. Ezagunik bai? Bai, seguru. Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen.
Jasoko ditugun komentarioen artean, “Ordizia doinuak-danborrada” CDa zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA iKUSTEKO), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada
Igandean, arratsaldeko 18:30etan "Utopiak" programa aurkeztuko du Parrokian.Ordiziako Udalaeta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, “Sigma Project Quartet” taldeak eskainiko duen kontzertu interesgarriarekin.
Programan, Scarlati, Gesualdo edo XIV. eta XV. musikarien lanak saxofoiretako moldatuak. Kontzertua igandean, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Parrokian.
SIGMA PROJECT saxo laukotea Madrilen jaio zen 2007an, mugarri izateko asmoarekin. Itzal handiko lau saxofoi bakarlarik osatzen dute taldea. Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero oso konprometituak daude egungo musika sorkuntzarekin. Taldeak ezaugarri ditu soinuaren gaineko hausnarketa, azterketa eta ikerketa, teknologia berrien bilaketa eta aplikazioa, eta beste arte diziplina batzuekiko akzioa (dantza, bideoa, plastika… ),, betiere partaide kopurua handituz programen arabera.
Emanaldia igande honetan, hilaren 13an, arratsaldeko 18:30ean Parrokian
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 13, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Aitor Furundarena (Soinua) eta Garikoitz Mendizabal (Txistu) musikarien eskutikoa, alegia.
Aurkeztuko duten programan, "2 Poliedro” izenburu duena, soinu zaharrak, antzinako musika, Scarlati, Dowland, Marais edo Vivaldiren lanak entzuteko aukera izango da.
Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak musikaz marraztu eta margotu egiten dute; kaleidoskopio baten moduko marrazkiak, forma poliedrikoez, koloreak uztartuaz, bolumenak sortuaz, eta guzti honen bitartez, emozio berri eta biziak sentiaraziaz. Txistua eta akordeoia dituzte pintzel: hauspoa, haizea, botoiak, zuloak, partxeak... etengabeko jolasean murgiltzen dira biak, bat eginda, interprete eta tresna bakarra bailira. Erdi aroko musika, berpizkundekoa, barrokokoa, Vivaldi, ... musikan mugak norberak ipintzen ditu, tresnak berak baino askoz gehiago. Akordeoia eta txistuaz edozer adieraz daiteke: arnasa ematen dieten musikariek adierazi nahi duten edozer.