Zortzi ibilbide turistiko eta didaktikoak ditu

Euskara zerbitzuak eta Ordizia Hiri Hezitzaileak herriko txokoak eta historia hobe ezagutzeko telefono mugikorrerako aplikazioa martxan jarri du. App-a jaisteko, Ordizia ezagutzen jarri behar da “Play Store”n eta jaitsi ondoren. Denera zortzi ibilbide egiten dira, eta bi motatakoak aurki daitezke: turistikoak eta didaktikoak. Denak hala denak, leku esanguratsuenen argazki eta azalpenez hornituak. Ibilbide bat aukeratzen denean, mapan erakusten da nondik hasi, eta puntuz puntu Ordizia ezagutu daiteke herriaren historia eta paisaiak ikusiz.

Ibilbideak honakoak dira:

1.       Ibilbide Monumentala (Argazki zaharrak).

2.       Villafrancako Azoka / Garraioak.

3.       Villafranca Azoka Produktuak.

4.       Ibilbide turistikoa.

5.       Ordizia, garai bateko Villafranca eta bere azoka.

6.       Ordiziari itzulia – I. ibilbidea.

7.       Ordizia-Oianguren-Ordizia II. ibilbidea.

8.       Ordizia-Oiangu-Alamirako putzua.

Argazkian, aplikazioaren ikonoa telefono bateko pantailan.