Emanaldia igande honetan, hilaren 13an, arratsaldeko 18:30ean Parrokian

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 13, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Aitor Furundarena (Soinua) eta Garikoitz Mendizabal (Txistu) musikarien eskutikoa, alegia.

Aurkeztuko duten programan,   "2 Poliedro” izenburu duena,  soinu zaharrak, antzinako musika, Scarlati, Dowland, Marais edo Vivaldiren lanak entzuteko aukera izango da.

Garikoitz  Mendizabal  eta  Aitor  Furundarenak  musikaz marraztu  eta  margotu  egiten  dute;  kaleidoskopio  baten  moduko  marrazkiak,  forma  poliedrikoez,  koloreak uztartuaz,   bolumenak   sortuaz, eta guzti honen bitartez, emozio berri eta biziak sentiaraziaz.  Txistua   eta   akordeoia   dituzte pintzel: hauspoa, haizea, botoiak, zuloak,   partxeak...   etengabeko jolasean murgiltzen dira biak, bat eginda,   interprete   eta   tresna bakarra bailira.  Erdi  aroko  musika,  berpizkundekoa, barrokokoa,  Vivaldi, ... musikan mugak norberak ipintzen ditu,  tresnak  berak  baino  askoz gehiago.  Akordeoia  eta  txistuaz edozer  adieraz  daiteke:  arnasa ematen dieten musikariek adierazi nahi duten edozer.

AITOR FURUNDARENA Ordizian jaio zen 1970ean. Soinujolea,  moldatzailea  eta  musikagilea. Konposizio ikasketak Francisco  Eskuderorekin  egin  zituen eta  soinuari  zegozkionak  Carlos Iturralderekin.   Ondoren,   hobekuntza   ikastaroak   egin   zituen nazioarteko ospea duten hainbat irakaslerekin;   hala   nola,   Claud Ballif eta  Max Bonnayrekin, Parisen,  eta  Mogens  Ellegaardekin  Royal  Academy  of  Music  delakoan, Copenhagen (Danimarka).

Bakarlari moduan aritu da orkestra   desberdinetan;   esaterako, “Les  Jeunes  Solistes"  taldean  eta  Frantziako   Orkestra   Nazionalean.  Musika   garaikideak   eta herrikoiak  sortzen  dion  grinak artista askorekin elkarlanean aritzera  eraman  du.  Hauen  artean Faltriqueria, Patxi  Kaleko,  Amaia Zubiria, Pantxoa eta Pello,Txomin Artola  eta Larraitz  Ugartemendia  daude. Bere lan diskografiko aipagarrienak   “Akordeoi   Klasikoa”, “Juanita” eta  “Eta orain badakit”  dira eta  Antzerki,  Zine  eta  Telebista proiektuetan ere hartu du parte.

Egun, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) irakasle da.

GARIKOITZ MENDIZABALtxistuaren adierazgarririk  onena  da;  musika-tresna  honekin  eta  euskal kulturarekin  guztiz  konprometiturik dagoen musikaria. Goi Mailako Gradua du Txistuan eta  Karrera  Amaierako Ohorezko Saria   lortu  zuen  Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Euskal Herriko Txistularien Lehiaketan bi  sari   irabazi  zituen eta  2002an lehenengo  saria eskuratu zuen Errenterian ospatutako  Txistularien Banden Sariketan,   Gasteizko   Txistularien Bandarekin batera. Banda horren zuzendaria ere izan zen.

Musika-talde  ospetsu  ugarirekin egin  du  lan  barkarlari  moduan: Madrilgo Erkidegoko   Orkestra Sinfonikoarekin,  The  Bratislava Symphony   Orchestrarekin, St

Petersburg   State   Symphony Orchestrarekin, Bartzelonako Liceuko   Orkestrarekin, Euskadiko   Orkestra   Sinfonikoarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Hego  Koreako Chun  Cheon  Philarmonic    Orchestrarekin    eta Gyonbook  Philarmonic  Orchestrarekin   eta Madrilgo   Udal Bandarekin, esate baterako. Folk musika-taldeekin ere kolaboratzen du, besteak beste Korrontzirekin,    eta Carlos  Nuñez   eta Kepa  Junkeraren   mailako  artistekin hainbat musika proiektu gauzatu ditu.

Garikoitzek diskografia zabala du.Bilboko  Udal  Txistularien  Bandaren zuzendaria da egun, eta bakarlari moduan ere aritzen da. Euskal    Herriko    Adiskideen Elkarteko  kide da.

“2 poliedro” musika proposamen interesgarria eta disfrutatzeko aukera erakargarria, igande honetan, hilaren 13a, Ordiziako Parrokian, arratsaldeko 6:30etan.