Erosketa txartelak zozketatuko dira

Ordiziako Udalak, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin eta Ordizian Merkatari elkartearekin batera, EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI kanpaina jarri du martxan merkataritzaren esparruan euskararen erabilera sustatzeko.

Kanpaina urriaren 17tik 31era bitartean egingo da. Parte hartzeko Ordiziako establezimenduetan aurkituko diren eskuorriak bete beharko dira. Euskaraz erosten duen edonork, eskuorria bete, buzoian utzi (Barrenan edo Udaltzaingoan) eta 100€ko 4 erosketa txartelen zozketan sartuko da. (...)

Establezimeduei, gainera, euskara mailari dagokion pegatina jartzeko aukera eskainiko zaie. Era honetan, bezeroari jakinaraziko zaio euskaraz egin dezakeela erosketa.

Gainera, urriaren 26an, azoka egunean, Ordiziako udaleko euskara sailak postua jarriko du azokan eta EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI leloarekin sortu diren poltsak banatuko ditu dohainik bezeroak euskaraz erostera animatzeko. Azokako ekoizleak ere animatu ditugu euskararen erabilera handitzeko.