ORDIZIA, GEROZ ETA EUSKALDUNAGOA!
Sei urteotan euskararen erabilerak %38,6tik %43,7ra egin du gora kaleko elkarrizketetan
Soziolinguistika Klusterrak Ordiziako Udalaren laguntzarekin Ordiziako kaleetan apirilean jaso zituen euskararen erabileraren inguruko datuak aurkeztu ditu. Duela 6 urte, Ordizian neurtutako elkarrizketen %38,6 izan ziren euskaraz. Gaur egun, 2017an egindako neurketen arabera, elkarrizketen %43,7a da euskaraz Ordiziako kaleetan. Gaztelaniaren erabilera %51,5ekoa da eta beste hizkuntzen erabilera %4,9koa da. Euskararen kasuan, sei urtetan bost puntuko igoera izan du. Ordiziarren %57,2a euskal hiztuna dela, %20,9a euskal hiztun izan gabe ulermen-maila bat duela eta %21,9 erdalduna dela kontuan izanda (EUSTAT, 2011), oso datu ona da, estatistikoki espero zitekeena baino altuagoa baita.
Haurrek hitz egiten dute gehien euskaraz