Ordizian gaur hasiko da 'Plaza Bete Poz' dantzaldiarekin

Urriaren 1ean, igandean, emango zitzaion hasiera Donostiako Ikertze Kultur Elkarteak antolatzen duen Hip-hip URRI! egitasmoaren ekitaldi berriari. Hip-hip URRI!k 2001ean Herbeheretan sortutako ideia bat hartzen du hizpide, eta helburua familiek kultur aisialdi jarduerak elkarrekin egitea da, haurrak txikitatik kulturaz gozatzera ohitu daitezen. Ordiziak ere programa propioa du.

Aurtengoan 137 ekintzez osatzen da programa, Donostia eta Goierrin antolatuak. Egitarauan biltzen diren proposamenak mota oso ezberdinetakoak dira: Antzerkia, zinema, musika, dantza, ipuin kontaketak, bisita gidatuak, jolasak, sukaldaritza tailerrak, eskulanak, adin guztietarako erakusketak… Jarduera guzti hauek dohainik izango dira adingabeentzat eta urriko asteburuetan egingo dira.

PROGRAMA: 

Nabarmendu behar da, Goierriko hainbat herrietan Hip-hip URRI!ren aterkipean lankidetzarako egiten ari diren ahalegin handia. Egitasmo honek kultura sustatzeko baliabidea izan behar duela sinetsita, eskualdeko kultur eskaintza koordinatu eta elkarlanari bultzada emateko helburuarekin, hainbat herrik batera jarduera oso interesgarriak proposatzeko lan egin dute eta baita lortu ere.

Ordizian honako ekintzak burutuko dira:

-urriak 6 (ostirala) 18:30 plaza Nagusian: PLAZA BETE POZ dantzaldia Hitzaro elkartearekin.  

-urriak 15 (igandea) 12:00etan D’elikatuzen: D’ELIKATUZ MOKAU BATEAN                                                                                                                                                              

-urriak 20 eta 27 (ostiralak) udal liburutegian: IPUIN KONTAKETA   

-urriak 21 (larunbata) 11:00etan MartArt dendan: TXOTXONGILO TAILERRA                                                                                                                                                                          

-urriak 28 (larunbata) 18:00etan plazan: TXAPELA BURUAN ETA DANTZA MUNDUAN

Gipuzkoako programa:  

HHU_2017_programa osoa (pdf)