Ordizian 2009ean %8,28ek egin zuten eta iaz %18,54akOrdizia, Lazkao eta Beasaingo Udalek EGIZU EUSKARAZ! kanpaina jarri dute martxan beste behin. 2009az geroztik urtero egiten da kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin. Hiru herrietako udal ordezkariek aurkeztu dute kanpaina, Beasaingo Leire Artolak, Lazkaoko Jabi Arrasatek eta Ordiziako Josi Iturriozek, hain zuzen.
Kanpainan, esku-orriak banatu dira etxez etxe eta herriko toki jakin batzuetan ere utziko dira, edonoren eskura. Horrekin batera, Udaleko Euskara zerbitzuak errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri dira, eta kanpainarekin bat egiteko eskatu diete.
Kanpainaren helburua
Helburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan, iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz. Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen portzentajeak urtez urte, hiru herrietan:
Urtea Beasain Ordizia Lazkao
2009 8,37 8,29 15,52
2010 9,77 11,79 16,55
2011 11,42 13,49 19,24
2012 13,50 14,89 22,15
2013 14,44 16,73 23,76
2014 15,60 17,10 25,61
2015 17,49 18,19 27,01
2016 17,87 18,54 27,88
Errenta aitorpena hastear
2017 urteari dagokion errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 23an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da, baina apirilaren 16tik aurrera etxera bidalitako autolikidazio proposamenak onartu daitezke. Errenta aitorpen mekanizatua edo internet bidezkoa egin nahi bada, apirilaren 23tik aurrera egin ahal izango duzu.
Hiru bide daude aitorpena egiteko:
Aukeratutako bidea edozein dela ere, ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta euskaraz egin nahi duenak esan besterik ez du egin behar. Nola?
Euskarak Goierrin aurrera egin dezan nahi bada behintzat, garrantzitsua da zergadun euskaldunak aitorpena euskaraz egiteko urratsak egitea; hau da, herritar bakoitzak hizkuntza hautatzeko aukeraz baliatzea.