Image
Image

Lau aparkaleku berri Altamira Estadioko aparkalekuan

“Berrikuntza lanak egingo ditugu datozen egunetan Ordizian”, zehaztu du Maitane Alvarez alkateordeak.

Astelehenean hasita, Okorro parkeko eskaileren ondoren dagoen zuloa tapatuko da, eta horrez gain, Altamira Estadioko anexoko aparkalekuan dauden bi isletak pikatu egingo ditugu eta modu horretan lau aparkaleku berri eraikiko dira. “Kirolak indar handia du Ordizian eta asko izaten dira kirol partidak ikustera gerturatzen direnak. Hala, obra hau eginez lau aparkaleku berri irabaziko ditugu”, gehitu du alkateordeak.

Obrak ordu gutxi batzuk iraungo du eta horretarako aparkalekuko eremu bat okupatuko da makinekin. Hala ere, astelehenean aparkalekua libre utzi beharko da, lan hauek egin ahal izateko.

Horrez gain, herrian zehar asfaltatze lanak ere egingo dira, dauden zulo batzuk tapatuz, besteak beste, Euskal Herria kalean. Baina ez da aktuazio bakarra izango, udaberrian herriguneko beste hainbat kale ere asfaltatuko dira”, gehitu du. “Badakigu asfaltatze lanak garrantzitsuak direla, errepidea ahalik eta ondoen izateko. Horregatik, urteroko plangintza egiten gabiltza aktuazio hauek guztiak jasotzeko”, amaitu du.

Zebrabide berria Buztuntzan

Filipinak kaleko obrak amaitu dira baina errepideetako lanekin jarraitzen dugu. Buztuntza auzoan, esaterako, zebrabide berria sortu da, bizilagun batzuen eskaerari erantzunez. Hala, Buztuntza Plazako eremu horretan joan etorriak segurtasun handiagoz egin ahalko dira.


Okorro parkeko inaugurazioa, atzeratuta txikizioengatik

Okorroko Parke eraberritua inauguratzeko prest zegoen. Tamalez, hainbat txikizio egin dira bertan eta lehenik eta behin horiek konpontzeko lanak egin beharko dira.
Guztion artean zaindu dezagun Ordizia.

Garbiketa eta txukunketa lanak

Herriko hainbat txokotako garbiketa lanekin jarraitzen dugu. Besteak beste, ukitu gabe urte askoan egon den Anselmoren baratza txukuntzen hasi gara aste honetan. Ordizia 2030 Ekintza Planeko 12.30 puntua betetzeko lehen urratsa.

Anselmoren Baratza 2   Anselmoren Baratza

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image