Image
Image

Asfaltatze lanak aurrera doaz

Bihar, osteguna, Urdaneta kaleko asfaltatze lanak egingo dira. Trafikoa baimenduko da baina garraio publikoa Beasain norabidean itxi egingo da 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldean eta ostiralean Joseba Rezola pasealekua asfaltatuko da baina trafikoa baimenduta egongo da. 

Berrikuntzak autobus geltokietako markesinetan

Herriko autobus geltokietako markesinetan kristal berriak jartzeko lanak egiten ari gara. Horrez gain, segurtasunagatik aldatu zen Bizkaia pasealeku hasierara autobus geltokia, eta bertan markesina ere dagoeneko kokatu da.

Bihar hasiko dira asfaltatze lanak

Eguraldiak ahalbidetuta, bihar hasiko dira herriko asfaltatze lanak. Mallutz industrialdean izango dute hasiera eta bihar eta etzi egingo dira lan hauek bertan; errepidea ez da itxiko. Gainontzeko guneetako lanak noiz egingo diren eta sor ditzaketen aldaketak jakinaraziko dira.

Ikasgela berriro martxan jarriko da

Pandemia garaian itxita egon ondoren, berriz ere erabilgarri egongo da Ordiziako ikasgela. Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, baita asteburuetan ere ordutegi berdinean: larunbat eta igandeetan 07:00etatik 21:00etara. Kirol taldeek lehentasuna izango dute bilerak dauden egun eta ordutegietan.

“Badakigu ikasle asko daudela herrian, eta ikasteko espazio erosoa eskaintzea dugu helburu. Horregatik, aste barruan ez ezik, asteburuan ere ikasgela irekitzea erabaki dugu”, azaldu du Maitane Alvarez alkateordeak.

Osasun neurriak betetzeko asmoz, hainbat jarraibide bete beharko dira espazio honen erabilera bermatzeko. Hala, txartel bidez irekiko da ikasgela. Hori eskuratzeko, interesa duen orok eskaera egin beharko du erregistro bidez, Arreta Bulegoan edo Udaltzaingoan. Eremuaren erabilera ona bermatzeko 10 euroko fidantza eskatuko da; aurrez txartela dutenek ere fidantza hau jarri beharko dute.

Eskaera orri horretan bakoitzak zein ordutegitan erabiliko duen ikasgela jartzeko eskatuko da, aurreikuspen bat, behintzat.

Behin ikasgelan sartuta, honakoak izango dira pausoak:

- Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da.

- Ikasgelara sartutakoan sarbide orria bete beharko da, izen-abizenak, eguna eta sarrera ordua jarriz.

- Aireztapena beharrezkoa izango da, eta 20 minuturo leihoak zabaldu beharko dira.

- Aforo kontrola egingo da, beraz, ikasgelako karteletan adierazita dagoen aforo-muga ezingo da inoiz ere gainditu.

Eskaerak, abenduaren 14a bitartean egin daitezke Herritarren Arreta Bulegoan eta Udaltzaingoan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image