“Berrikuntza lanak egingo ditugu datozen egunetan Ordizian”, zehaztu du Maitane Alvarez alkateordeak.

Astelehenean hasita, Okorro parkeko eskaileren ondoren dagoen zuloa tapatuko da, eta horrez gain, Altamira Estadioko anexoko aparkalekuan dauden bi isletak pikatu egingo ditugu eta modu horretan lau aparkaleku berri eraikiko dira. “Kirolak indar handia du Ordizian eta asko izaten dira kirol partidak ikustera gerturatzen direnak. Hala, obra hau eginez lau aparkaleku berri irabaziko ditugu”, gehitu du alkateordeak.

Obrak ordu gutxi batzuk iraungo du eta horretarako aparkalekuko eremu bat okupatuko da makinekin. Hala ere, astelehenean aparkalekua libre utzi beharko da, lan hauek egin ahal izateko.

Horrez gain, herrian zehar asfaltatze lanak ere egingo dira, dauden zulo batzuk tapatuz, besteak beste, Euskal Herria kalean. Baina ez da aktuazio bakarra izango, udaberrian herriguneko beste hainbat kale ere asfaltatuko dira”, gehitu du. “Badakigu asfaltatze lanak garrantzitsuak direla, errepidea ahalik eta ondoen izateko. Horregatik, urteroko plangintza egiten gabiltza aktuazio hauek guztiak jasotzeko”, amaitu du.