Martxan dira Altamira kalean euri urak bideratzeko lanak
Azken euriteen ondorioz, Altamira auzoan arazoak sortu izan dira, menditik datozen euri urak ez zeudelako ondo bideratuta. Altamirakoa auzo zaharra da, eta bertako hoditeria ere, zaharkituta zegoen. Hori dela eta, udalak Altamira kaleko hoditeria berria jarri eta euri urak behar bezala bideratzeko lanak hasi ditu. Ur horiek, menditik behera, Altamira kaleko etxeen eta Altamira estadioaren azpitik pasatzen dira egun.
Zaharberritze lan hauek Eguberrietarako bukatzea espero da. Bitartean Altamira kalea itxi egin da eta hainbat aparkaleku kendu behar izan dira, baina beste batzuk egokitu dira Zumalakarregi etorbidean.