BASO NATURALEI BURUZKO HITZALDIA BIOANIZTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN
Miel Mari Elosegi basozainak emango du hitzaldia hilaren 22an, Barrenan, 19:00etan
Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oianguren parkearen kontserbaziorako eta ingurumen sentsibilizaziorako urte hasieran abiatutako lankidetzaren barruan,2014an hainbat ekintza egiten ari dira parkean. Datorren ostegunean, hilaren 22an, Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna dela baliatuz, Miel Mari Elosegi basozainak Euskal Herriko basoei buruzko hitzaldia egingo du Barrenan, 19:00etan.