2017KO ORDIZIAKO UDAL AURREKONTUAK ZEHAZTEKO PROZESUA AZAROAREN 2AN JARRIKO DA MARTXAN
Parte hartzeko bideak kaleko karpa, internet eta etxeetara iritsiko den galdetegia dira
Aurreko astean ezagutzera eman zen bezala, Ordiziako Udalak partaidetza prozesua burutuko du datozen egunetan 2017ko aurrekontuak prestatzeko. Hala, herritarren parte-hartzea eskatu du inbertsioei dagokien zatia non eta nola gastatu erabakitzen laguntzeko. Ekarpenak egiteko aukera desberdinak prestatu dira. Prozesua azaroaren 2tik 15era gauzatuko da.
Karpa kalean





