Image
Image

Errege Magoen zamalkada, autoz

Errege Magoen zamalkada, autoz

Aurten ere Ordiziko kaleetatik igaroko dira hiru Errege Magoak. Gaur arratsaldeko 18:30etan Altamira auzotik abiatuko da kabalkada. Autoz zeharkatuko dituzte Errege Magoak kaleak. Ibilbidea luzea da beraz, ekidin pilaketak eta sakabanatu ibilbide osoan zehar eta gogoratu, musukoa uneoro erabili.

Urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 16:00etan, Frontoian egitekoa zen harrera bertan behera geratu da. Horren ordez, Barrena kultur etxean utzi ditzakezue Errege Magoentzako dituzuen gutunak gaur, 13:00ak arte.

'Ordizia bizi herria' aldizkaria

'Ordizia bizi herria' aldizkaria

Gaurtik aurrera jasoko duzue zuen etxebizitzetan 'Ordizia Bizi Herria' herri aldizkariaren bigarren alea. 2030 Ekintza Plana, Parke sarearen parte hartze prozesuaren ondorioak, eta Noir Socha taldearen eta Irati Garmendiaren elkarrizketak aurkituko dituzue, besteak beste. Horrez gain, orri-markatzaile bat ere aurkituko duzue barruan.

Gabonetako ordutegia

Gabonetako ordutegia

Gabonei begira, ondorengo zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango dira. Hementxe zerrenda: 

-Udaltzaingoan, abenduaren 25an eta urtarrilaren 1an eta 6an ez da zerbitzurik eskainiko. Gainontzean, astebarruan 06:30etatik 21:30etara, eta larunbat eta igandeetan 09:00etatik 21:00etara eskainiko da zerbitzua.
-Arreta Bulegoa abenduaren 24an eta 31an itxita egongo da. Gainontzean, astebarruan 08:30etatik 13:30etara egongo da zabalik. Urtarrilaren 7an, 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.
-Barrena Jauregia abenduak 24, 25 eta urtarrilak 1ean itxita egongo da.

Alokairurako laguntzak 18-35 urtekoentzako

Alokairurako laguntzak 18-35 urtekoentzako

18 eta 35 urte bitartekoentzako etxebizitzak alokatzeko laguntzak emango ditu Ordiziako Udalak. Ordenantza arautzailea elaboratzeko prozesuan dago, baina zuen iritzia garrantzitsua da. Horregatik, zuen ekarpenak eta iradokizunak egiteko epea izango duzue abenduaren 10a bitartean, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

Hemen informazio guztia: Kontsulta publikoa dirulaguntzak alokairua

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza