Uztailaren 24an danborrada Udaletxeko balkoitik danborrada ikusi nahi?

Uztailaren 24ko tanborrada Ordiziako Udaletxeko balkoitik ikusi nahi duzu? Ordizian erroldatuta bazaude, horretarako aukera izango da. Interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez. 

10 leku egongo dira eta lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da beharrezkoa balitz. Lekua egokitzen zaion pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea uztailaren 18an, astelehena (barne) amaituko da, eta uztailaren 19ean, asteartea, egingo da zozketa.