|
|
|
Iragan otsailaren 24ean, Errusiako Federazioak Ukraina inbaditu zuen militarki. Ordudanik, Ukrainako herri eta hiriek errusiar tropen setioa eta erasoak jasan dituzte, ukraniar herritarren artean egoera dramatikoak eragin dituztenak. |
|
Ordiziako udalbatza osatzen dugun talde guztiok honakoa adierazi nahi dugu: |
|
1.- Nazioarteko zuzenbidea larriki urratzen duten Errusiako Federazioak Ukrainan egindako ekintza militarrak, irmotasun osoz arbuiatzen ditugu. Europako segurtasuna eta egonkortasuna kaltetzen dituen justifikaziorik gabeko erasoa da. |
|
2.- Indarkeriak berehala etetea eta Errusiako armada Ukrainatik erabat erretiratzea eskatzen dugu. Ukrainaren subiranotasuna eta lurralde-osotasuna erabat babesten eta errespetatzen ditugula baieztatzen dugu, eta Minskeko akordioetara itzultzeko deia egiten dugu. |
|
3.- Ukrainari eta bere herriari gure elkartasun eta maitasun guztia erakusten diegu. Heriotzen galera deitoratzen dugu, biktimengatik eta herritarren alferrikako sufrimenduagatik gure atsekabe sakona helarazten dugu. Sentimendu hori Ordizian bizi den ukrainar komunitatera zabaltzen dugu. |
|
4.- Europar Batasunari eskatzen diogu, nazioarteko komunitate osoarekin koordinatuta, beharrezko laguntza finantzarioa eta humanitarioa eman diezaiola Ukrainari eta Ukrainako herriari. Larrialdiko erantzun humanitarioan ahaleginak areagotzea eskatzen dugu. Errusiari gogorarazten diogu nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzeko betebeharra. |
|
5.- Europar Batasunari eskatzen diogu ahalik eta lasterren antola dadila, eraso militar hau eragiten ari den errefuxiatuak ahalik eta baldintza onenetan hartzeko. |
|
6.- Errusiako Federazioari irmoki eskatzen diogu nazioarteko legedia errespetatzeko, armak uzteko eta bide diplomatikoetara itzultzeko. |
|
7.- Europar Batasunari eskatzen diogu ahalegin handiagoa egin dezala deseskalatzera eta bakeari eustera bideratutako kudeaketa diplomatikoak bultzatzeko. |
|
8.- Gure herrialdean ukrainar errefuxiatuei harrera egiteko Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin koordinatutako planean aurrera egiten jarraitzeko eskatzen dugu. |
Joan den larunbatean, 19:00etan D´elikatuzen X. Ipuin narrazio lehiaketaren lehenengo fasea ospatu zen.
Partaideak: Vanessa Gonzalez (Arrasate) , Monika Arratibel (Etxarri-Aranatz), Pili Eskisabel (Ataun), Marisol Andrade (Eskoriatza), Imanol Arabaolaza (Tolosa).
Epaileak: Joxemari Karrere (Narratzailea), Ixabel Agirresarobe (Narratzailea), Gorka Lariz (Narratzailea), Eneko Haritza (Narratzailea), May Gorostiaga (Narratzailea)
Azkenean Imanol Arabaolaza, Vanessa González eta Monika Arratibel X Ipuin Narrazio Lehiaketaren Finalerako sailkatu ziren. (Lehenengo biak epaileen botoengatik eta hirugarrena publikoak aukeratuta). Bost partaideek maila handia erakutsi zuten eta puntuazioa estu-estua izan zen epaileen hitzetan.
Ikuskizuna borobiltzeko Flavio Banterla eta Txabeli Sierra (Italia-Euskal Herria) ere oholtzaratu ziren artista gonbidatuak bezela. Aurkezle lanetan May Gorostiaga ibili zen.
Lehiaketaren Finala martxoaren 24, osteguna, Barrena Jauregian ospatuko da 19:30ean Ahozkotasunaren Gala Nagusiaren barruan.
Larunbatean Ukrainara bidaltzeko elikagai eta oinarrizko produktuen bilketa egingo da. Udaletxen azpian 09:30-13:00 eta Eroskin, 10:00-14:00 eta 16:30-18:30. Boluntario bezala laguntzeko eman izena 747 406 469 telefonoan gaur, ostirala, 12:00ak baino lehen, eta parte hartu honako txandaren batean:
UDALETXEAN:
- 09:30-10:30
- 10:30-11:30
- 11:30-12:30
- 12:30-13:00
EROSKIN:
- 10:00-11:00
- 11:00-12:00
- 12:00-13:00
- 13:00-14:00
- 16:30-17:30
- 17:30-18:30

Ordiziako Udalak martxoaren 31an eramango du Udalbatzara Ordiziako Udalaren Iruzurraren aurkako Plana. Herritarrek Plan honen gainean izan ditzaketen ekarpen eta iruzkinak zabaltzeko epea zabalduko da, martxoaren 21a arte. Hori esteka honen bidez egin ahalko da: eman zure iritzia
Izan ere, Ordiziako Udalak Europako Erkidegoen aurrekontu orokorrari aplika dakiokeen finantza-erregulamendua onartzen duen Kontseiluaren 1606/2002 (EE, Euratom) Erregulamenduaren 53 ter artikuluaren 2. paragraforari jarraituz, Udaleko Barne-kontroleko sistema bat ezarri nahi du, iruzurrezko edoizen jarduera prebenitzeko eta, ahal den neurrian, detektatzeko eta, hala badagokio, horren ondorioak zuzentzeko. Horretarako, osotasun-, inpartzialtasun - eta zintzotasun- printzipioak hartu nahi dira kontuan bere eginkizunak betetzean. Modu honetan Ordiziako Udalak Iruzurraren aurkako Neurrien Plana onartzeko konpromiso instituzionala hartzen du, HFP/1030/2021 Aginduaren 6.5 artikuluak xedatutako nahitaezko edukia eta epeak kontuan harturik.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarritutako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da Suspertze Funtsaren muina. Haren helburua da Europar Batasuneko estatuetan inbertsioa eta erreformak bultzatzea, suspertze iraunkorra eta erresilientea lortzeko, eta, aldi berean, Europar Batasunaren lehentasun ekologikoak eta digitalak sustatzea.