Julen Arburua 'Txapeldunen txapelduna'

Gaur ospatu dugu XXXV. ‘Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa eta 9,14 punturekin Kortaria gaztandegiko Julen Arburua gailendu da aurtengo Ordizia Txapeldun gazta txapelketan eta lehen sariaz gain urrezko gazta ere lortu du. Bigarren Ondarreko Eneko Goiburu izan da, 8,74 punturekin eta hirugarren La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi, 8,73 punturekin.

Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2013tik 2022era) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak aritu dira lehian: 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Remiro-Eulate), 2014ko irabazlea Karmele Murua (Ondarre-Segura), 2015ean irabazle izan zen Jon Etxebarria (Ipiñaburu-Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Otatza-Ordizia), 2017ko irabazlea Jose Luis Odriozola (Agerreburu-Aia) ,2018 eta 2019ko irabazlea, Julen Arburua (S.C. kortaria-Lekaroz) 2020ko irabazlea, Patxi Lopez de Uralde (Larreako gazta-Larrea), iaz txapeldun atera zen Eneko Goiburu (Ondarre-Segura) eta irailean txapelketa irabazi zuen La Leze (Illarduia).

Hiru gazta hoberenak diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabazi du zortzi puntu eta erdi baino gehiago lortu duelako.

Aurten ere luxuzko epaimahaia izan dugu: tekniko lanetan Patxi Pérez Elortondo eta Maria Jose García; sukaldariei dagokionez Gorka Rico, Tolosako “Ama” jatetxekoa eta Arantxa Agirrezabala, Beasaingo “Kattalin” Erretegitik. Horiez gain, El Diario Vascoko Eli Belaunzaran kazetaria eta Noticias de Gipuzkoako Aitzol Zugasti. Gonbidatua Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko presidentea, Mikel Ubarrechena.