Udal ordainketak Bizum sistemaren bidez egin dezakete ordiziarrek

Ordiziako Udalak Bizum bidezko ordainketa sistema jarri berri du martxan. “Herritarrok ordainketak egiteko orduan erraztasunak izatea garrantzitsua da, are gehiago gaur egun, teknologia berriak egunerokotasunean erabiltzen ditugunean”, zehaztu du Itsaso Muñoz, parte hartze eta komunikazio zinegotziak.

Agiriak helbideratu gabe izanez gero, zergak, tasak eta isunak ordaintzeko aukera berri bat izango da hau. Euskadi.eus nire ordainketa plataformatik erakunde laguntzaileetarako sarbidea izango duzu eta honetaz gain edozein VISA, Bizum edo my wallet bidezko ordainketak ahalbidetuko ditu Udalak.

Udalari Bizum bidezko ordainketa eta sistema erraza eta segurua da. Honakoak dira jarraitu beharreko pausoak: Nire ordainketa webgunean sartu eta bertan ordainagiria identifikatu zenbakia jarriz, finantza erakundea hautatu, dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu eta sistemak bidalitako gakoa sartu.