Image
Image

Unanue Gozotegiak bihar itxiko ditu ateak

Unanue Gozotegiak bihar itxiko ditu ateak

Unanue Gozotegiak bihar itxiko ditu ateak. 1934ean ireki ondoren, bihar izango du azken eguna zabalik.
Eskerrik asko urte hauetako lanagatik!

Martxoko bilkura, ostegunean

Martxoko bilkura, ostegunean

Osoko bilkura ostegunean, martxoak 30, 18:00etan egingo da Udaletxeko batzar aretoan. 

Gai ordena:

1.-2023ko otsailaren 23ko udalbatzarrak egindako batzarraren akta zirriborroa onartzea.

2.-Kontu-hartzailearen ingerak, 2023KERR,08, 09 eta 10expedienteak

3.-Herri Antzokiko likidazioaren berri ematea. (2023KALI0001)

4.- Alkateak otsailean zehar 2023/0001etik-2023/0310era sinatutako dekretuen berri ematea .

5.- Ordizia Orainek aurkeztutako mozioa Legegintzako herri-ekimeneko “funtsezkoak” kanpainarekin lotutako Espainiako pertsona migratzaileen ezohiko erregularizaziorakoa

6.- Galde-erreguak.

Oianguko Txiringitoa udako kontratatzeko prozesua abian da

Oianguko Txiringitoa udako kontratatzeko prozesua abian da

Ordiziako Udalak aurtengo ekaina, uztaila, abuztia eta irailean Oianguko Txiringitoa kudeatzeko kontratazio prozesua abiatu du. Interesa dutenek martxoaren 25a bitarte aurkeztu ahalko dira.

Hemen dituzue xehetasun guztiak: Oianguko Txiringitoa 2023

Majori-Altamira kirol argazkiekin jantziko da

Majori-Altamira kirol argazkiekin jantziko da

Ordiziako Udalak Majori-Altamira kirol argazki lehiaketa jarri zuen martxan, lehen aldiz. Ordiziako kirol ekintzekin lotutako argazkiak batu eta hamaika aukeratuko dira, ondoren kiroldegiko zein estadioko instalazioetan jartzeko helburuarekin. Ordiziako kirol ekintzen argazkiak bakarrik onartu dira, eta hauek izan dira hautatuak. Hamar argazkiz gain, bat irabazle moduan ere aukeratu da, Jose Miguel Romerorena, ‘Sheskates’ izenarekin.  

  • Emezetaklik
  • Nekane de Juan Irastorza
  • Miguel Cavero (2 argazki)
  • Jon Biguri
  • Juan Carlos Martin
  • Jose Miguel Romero (2 argazki)
  • Iñaki Hidalgo (2 argazki)
  • Javier Quiros Fernandez

“Parte hartze zabala izan dugu lehiaketan, ia 40 argazki aurkeztu dira, eta gainera, diziplina desberdinetakoak. Horren erakusle da Ordiziako kirol ekintzetan dagoen aberastasuna”, nabarmendu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak. “Oso pozik gaude argazki hauek Majori-Altamira kiroldegiko paretak jantziko dituztelako”, gehitu du.

Irabazle bakoitzak 50 euroko saria jaso du, eta 100ekoa irabazle nagusiak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza