Ordiziako Udalak Whatsapp zerbitzua abiatu du

Herritarrak azkar, modu eroso eta zuzenean informatuta edukitzea du helburu Ordiziako Udalak, eta bide horretan, komunikazio kanal berri bat jarri du abian: Whatsapp bidezko komunikazioa.

Horretarako, 688 75 26 47 zenbakia agendan (kontaktuetan) gorde eta ALTA idatziz whatsapp mezua bidali beharko da. Hori bidali ostean, zabalkunde talde batean sartuko da eskatzailea, eta Udaleko informazioa jasoko du bere mugikorretan. Datu hauek ez zaizkie hirugarrengoei partekatuko eta hartzaileek ezin dute gainontzeko hartzaileen informaziora iritsi. Erreminta honekin inork ezin du hartzaileen zerrenda kontsultatu eta mezua udal mugikor zenbakia kontaktuen zerrendan gordeta duten hartzaileek soilik jaso dezakete.

Zenbaki hau zerbitzu hau soilik eskaintzeko baliatuko da, ez da bi bideko komunikazioa izango. Udalarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili beharko dira; beraz, informazioa jasotzeko bakarrik balioko du.